Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Mikel Aristregi argazkilari hernaniarra iaz egon zen Wukron (Etiopia) Angel Olarain herritarrak han eramaten duen misioan. Bertako umeei argazkiak atera zizkien eta horietako 45 Hernaniko dendetan eta hainbat tabernetan ikusgai daude azaroaren 12ra arte
Aitziber Muga - Domingo, 14 de Octubre de 2012 - Actualizado a las 05:26h
votos
comentarios
Mikel Aristregi argazkilari hernaniarra berak egindako erretratu batekin. (Aiziber Muga)
Vista:
Hernani. Noiz egon zinen Wukro herrian?
Wukron egon nintzen joan den urteko irailean, hilabete osoa, eta misioan, Ángel Olarain dagoen tokian, hogei bat egun egon nintzen eta gainontzeko egunetan hiriburuan eta inguruetan ibili nintzen.
Zergatik animatu zinen bidai hori egitera?
Ni prentsa argazkilaria naiz. Orain arte beti joan izan naiz Asiara eta gogoa neukan Afrikara joateko, baina ez nekien zein herrialde aukeratu. Ángel ezagutu nuen lanean nengoela 2010ean eta bere proiektua ezagutzera gonbidatu ninduen. Horregatik animatu nin-tzen hara joatera, alde batetik Afrikara joateko gogoa neukalako eta, Ángel ezagututa, jakinmina izan nuelako zer egiten ari ziren ikusteko.
Zergatik uste duzu Hernanik eta Wukrok horren harreman estua dutela?
Lotura Ángel da, bera da harreman guztia eragin duena. Kasualitatez joan zen, bere nagusiek Tanzania uzteko eta Wukrora joateko agindu ziotelako. Uste dut han nekazal eskola bat egiten ari zirela eta Ángel bidali zuten bere funtzionamendua hobetzeko, baina han zegoela konturatu zen haur asko aita eta amarik ez zutela, umezur-tzak zirela. Eta Hernanin ahotsa zabaldu zuen laguntza behar zuela haur horiek atenditzeko. Beren familiaren bitartez han zegoen arazoa ezagutzera eman zuen eta urteak eta urteak pasata Hernanik orain harreman espeziala du Wukrorekin, baina argi dago lotura Ángel dela. Eta argi dago ere Ángel beste herri batean egon balitz lotura beste herri horrekin izango litzatekeela.
Zer iruditu zitzaizun misioa?
Ángel egiten ari den lana izugarria da. Kontatzen dizute, baina ikusten ez duzun arte ez duzu antzematen benetan daukan dimentsioa. Umezurtzak zati bat dira, agian garran-tzitsuena, baina uren kanalizazioa, zuhaitzen landaketa, nekazal eskola bera edo kreditu txikiko banku bat nekazal eta abeltzainentzat egin dute. Ezin da azaldu gauza oso zabala delako. Ikaragarria benetan Ángel egiten ari den lana.
Hara joan aurretik erakusketa hau egitea zenuen buruan edo han momentuan bururatu zitzaizun?
Nik argazkiak ateratzeko ideia neraman, baina gauza da hogei egunetan ezin dela ezer sakona egin. Eta ageriko zerbait kontatzeko, ez zuela pena balio pentsatu nuen. Azken finean jende asko joaten da eta argazkiak egiten dituzte, agian ez dute nik daukadan kamara, esan nahi dut teknikoki ez direla horren onak izango, baina Afrikatik horrelako irudi asko iristen zaizkigu teleberrin, egunkarian, eta abar. Orduan pentsatu nuen zerbait desberdina egin behar nuela eta bururatu zitzaidan errezena egun gutxitan egiteko estudio txiki bat montatu eta umeak pasatzen joatea zela.
Zaila izan al zen?
Lan gogorrena argazkiak egiten hasi aurrekoa izan zen. Fondoa, tokia, zein argi mota erabili, flasha erabili edo ez erabakitzea... Baina behin lanean hasita oso erraz atera zen dena.
Umeak duintasun handiarekin erretratuta daude.
Bere testuingurutik isolatu nahi nituen. Askotan atentzioa galdu egiten da. Batzuetan aberasgarria da testuinguru hori, baina era berean egiten den irakurketa okerra edo oso bideratuta izan daiteke, estereotipoek gidatuta. Ez dugu aurrean dugun pertsona ikusten, baizik eta pertsona horrek bakoi-tzarentzako errepresentatzen duena. Pixkat arazo hori ekiditeko pentsatu nuen ume hori isolatzea pareta baten aurrean. Honela ikusleak atentzioa jar dezan pertsonarengan. Hor daude arropak ere eta arroparen bitartez ere irakurketa desberdinak egin daitezke, baina nik uste gutxieneko elementu bat dela. Ahalik eta elementu gutxien erabiltzen saiatu nintzen.
Umeei argibideak eman zenizkien zure argazkietan ateratzeko?
Ez nien inolako eskamenik egin, ez nien eskatu irrafarre egitea edo serio egotea. Bakoitzak nahi zuena espresatzea nahi nuen.
Haur bakoitzak istorio bat dauka atzean. Zein da gehien hunkitu zintuena?
Ni han nengoela ez nekizkien atzean zeuzkaten istorioak. Metodologia izan zen ahalik eta ume gehienei argazkia ateratzea. Guztira ume eta gazteen 70 erretratu baino gehiago atera nituen. Estudioan erakargarrienak edo indar gehien zuten erretratuak aukeratu nituen, behin aukeraketa hori eginda Ángeli galdetu nion atzetik zeukaten istorioa. Beraz, argazkiak aukeratzerako orduan izan nuen irizpidea estetikoa izan zen.
Wukrora itzuli nahi duzu?
Epe laburrean ez dut uste. Ni joango nintzateke, baina proiekturen bat eskuartean izan behar dut. Ez naiz joango joateagatik.
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Publicidad