Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ziritik

Kexa eta sala!

XABIER EUZKITZE - Domingo, 14 de Octubre de 2012 - Actualizado a las 05:27h

  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Gure ezagun batek Tolosaldeko herrixka batean etxea erosi zuen orain urte batuk. Bizi izateko leku aproposa da, herriak eta inguruak eskaintzen dituen baldintzak estimatzen dakienarentzat: bakea, lasaitasuna, natura... Zehar-kalteak jasaten ez zuen jakin izan gure gizonak, egunero bazuen salaketa edo kexaren bat: etxekonekok traktorearekin esnatzen zuela siestako garaian, artalde batek ardi-simaurrez kakaztuta utzi ziola etxe ataria...

Errioxako Ezkarai ere leku naturala eta gustagarria da, euskal herritar andana biltzen da opor garaian, patxada eta oreka bila. Aurten, beste ezagun batek, galdera bat egin zigun braust: aziendak gauez zintzarriarekin ibiltzea libre ote zen. Gure iritzia entzun ondoren berea aldatu zuela uste dut, baina udaletxean salaketa jartzeko ideia zuen.

Orain urte gutxi, Zarauzko kiroldegi berriaren inaugurazioa baino egun batzuk lehenago, aurreko eraikineko hainbat bizilagunek, ez denek, protesta-kartelak jarri zituzten leiho eta balkoietan, erabiltzaileek intimitatea galaraziko zietela-eta. Herriko eta Aldundiko agintari gorenak ekitaldira joatekoak zirenez, istiluak eta egoera deserosoak ekiditearren, protestagileen aurrean amore eman zuten. Beraz, bizikletan edo lasterkarako zintan ibili nahi duenak, leihate bikain hari bizkarra emanik ari beharra du, aurreko eraikineko bizilagunak ipurdira begira dituztela. Ez dakit zer gertatuko zatekeen kiroldegiaren ordez beste etxe multzo bat eraiki izan balute. Balkoirik eta leihorik gabeak egitera behartuko ote zituzketen?

Atzo bertan, bizilagun batek, auzoan mugitu egin behar genukeela aipatu zigun, hileroko azoka gure kalean jarri dutela-eta. Oraintxe ez dakit zer pentsatu. Edozer eta edonoiz jasateko prest ezin egongo gara, baina edozerengatik kexatzen garela begitantzen zait, ez garela ezer jasateko gai, abantaila denak nahi ditugula, baina albo-kalte bat bera ere ez. Ez da erraza gurekin asmatzea.

votos comentarios
  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902