Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Viernes, 12 de Octubre de 2012 - Actualizado a las 05:24h
votos
comentarios
Herritarrek politikariei leporatzen diete ez direla zintzoak oro har, bene-benetan pentsa-tzen dutena ez dutela azaltzen, eta jendearen arreta desbideratzeko edota haien botoa, ez besterik, eskuratzeko jarduten dutela. Ondoren, agindu zutenaren kontra erabakiak hartuz, dezaketen guztietan. Horri gehitu behar zaio, klase politikoa deiturikoak egunerokotasuna kudeatzeko erakusten duen ezintasun endemikoa, hainbatetan iradokitzen duen prestakuntza edo eskarmentu falta -alderdiek bestelako arrazoiengatik izendatu dituztelako, beharbada-, eta karguak, zuzenean edo zehar bidez, aberasteko baliatu izana. Ez da harri-tzekoa, beraz, herritarren kezken artean gorengo postuetan politikariak egotea.
Alderdien, guzti-guztien jardunaren ardatzetako bat izan beharko luke hautagaien eta kargudunen aktibitatea herritarrei hurreratzea, gardenago eta duinago bihurtuz. Haien ordezkariek egiten dutenaz jarraipen estuagoa egiteko mekanismoak eduki beharko lituzkete herritarrek. Gutxi batzuengatik politika desprestigioaren itsasoan ito bada ere, gizarte demokratiko batek herritik eta herriaren zerbi-tzura ari direnen lana ezinbestekoa du eta. Demokraziak politikariak, herrigintzan ari direnak behar ditu, ez, ostera, klase politikoa!
Baina egoeraren larritasunak beharturik, badira konplexuak astindu eta bene-benetan pentsatzen dutena lau haizeetara barreiatzera ausartzen direnak, haien parrokiakoen gozagarri eta pizgarri.
Horietakoa da Wert, Espainiako Hezkuntza ministroa. Egunero 50.000 ume geratzen dira Espainian klaserik gabe, irakasle faltaz. Zenbaitetan umeek irakaslea ere ez dute ezagutzen, hainbat hilabete eskolan igaro arren. Espainian hezkuntza-sisteman lortzen diren emaitzak ez dira bolanderak bota-tzeko modukoak, baizik alderantziz -hemen ere ez pentsa zer hobetu ez daukagunik-. Murrizketak, ezinegona, tasen igoera, material falta, etab. Horiek horrela, hezkuntza sisteman proposatzen diren aldaketak gabeziak bideratzeko izango direla uste izan da... baina ez! PP alderdiaren eskutik datorkigun hezkun-tza-erreformaren xedeetako bat eskolaumeak espainiarrago bilakatzea da, antza denez, Katalunian nola Euskadin. Eskertzen diot Wert ministroari aitormena.
Izan ere, ez da kontu berria. XIX. mendeaz geroztik, hots, derrigorrezko eskolaldia ezarri zenetik, Frantziaren eta Espainiaren obsesioetako bat zera izan da eta, barnebiltzen zuten -eta duten- nazio aniztasuna urtzea, ezabatzea, subjektu nazional bakar eta bateratua sortzen ahaleginduz. Horrexetarako, hizkuntza bat ezarriz eta, besteak beste, hezkuntzaz baliatuz; eta nazio sentimenduak, estatu autonomikoa deritzanaren asmakizunaren pean, alfonbrapean ezkutatuz.
Baina ahalegin horretan Wert eta PP ez dabiltza bakar-bakarrik, estatuko beste alderdia ere horretan aritu baita, gauza bat esan eta bestea eginez, zezakeen guztietan, orain itxurak gordetzearren, arropak urratzen saiatu arren.
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Noticias de Gipuzkoa estrena tertulia sobre La Real con Erreala TV
En esta ocasión hablamos de la derrota en Sevilla y del cuestionario que Gure Reala ha mandando a los candidatos a Lehendakari preguntando sobre la Real Sociedad.
Publicidad