Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Larunbatean eta igandean
ospatuko dute bosgarren urtez festa herrikoia
Azoka berezia, jantzien erakusketa eta tailerrak, musika, herri bazkaria eta erromeria izango dira, besteak beste
Marta San Sebastián - Miércoles, 10 de Octubre de 2012 - Actualizado a las 05:25h
votos
comentarios
Anoetako Euskal Jaietako antolatzaileak, ikurrinekin, egitasmoaren aurkezpenean.
Vista:
Anoeta. Urriko bigarren asteburua duela bost urtetik hona Euskal Jaiaren sinonimoa da Anoetan. Aurtengoa 5. urteurrena izango da eta egun hau ospatzeko arbasoen arropen inguruan jarri nahi dute arreta berezia, hori dela eta, antzinako jantzietan sakonduko dute erakusketa eta tailerren bitartez. Larunbatean aperitiboa izango dute 17.30ean Arozetxe baserriko zelaian egingo den sega ikastaroarekin eta txekor erretzearekin, eta igandean egun handia izango da, egun osoko egitarauarekin.
Herri giroko jaia denez, antola-tzaileek herritarren laguntza eskatu dute egin beharreko lanetarako. "Antolatu diren ekitaldiak aurrera eramateko beharrezkoa izango dugu herritar guztien parte hartzea eta ekarpena. Horretarako, eguna euskal giro jator eta atseginean igarotzeaz gain, antolakuntzak lan ezberdinetarako jarri dituen zerrendetan izen ematera anima-tzen ditugu herritarrak", deia egin dute.
Era berean, anoetarrek "naziotasuna harro aldarrikatzeko" ere erabili nahi dute asteburu honetako jaia eta, horregatik, espainiar banderarekin inguruan zera adierazi dute: "Espainiar Gobernuak espainiar bandera jartzera derrigortuko gaitu, eta horri erantzunez herritar guztiei dei egiten diegu euren balkoian ikurrina jartzera eta gure ikurrina aldarrikatzea".
Egun osoko egitaraua Igandean herriko txistulariekin emango zaio hasiera jaiari 9.30etan. Goiz guztian eskualdeko baserritar eta artisauen azoka izango da hainbat posturekin, dultzaineroek eta Donostiako joaldunek alaiturik. Antolatzaileek azokan erosketak egiteko "norberak etxetik zorroa eraman dezan" aholkatu dute eta eguna baserritarrez jantzita gozatzera animatu dituzte herritarrak.
Gainera, euskal jantzien erakusketa ere izango da goizean, Lourdes Esnaolaren eskutik. Jan-tzi ezberdinen inguruko azalpenak emango ditu, 12.30ean, eta buruko zapiak jartzen eta abarkak lotzen ere erakutsiko du. Gainera, ohartarazi dutenez, euskal jantziak erosteko aukera ere izango da.
Ondoren, 12.00etan, jaiaren aurkezpen ofiziala egingo dute txalapartariekin, dantzariekin eta Loa-tzo musika eskolako txarangarekin. Ondoren, postu politenaren sari banaketaren ordua iritsiko da eta jarraian ardo dastaketa egingo da Bentaldea bodegoiaren eskutik, Loatzoko trikitilariekin. Horren ostean, 13.30ak aldera, baserriko produktuen saskiaren zozketa egingo dute eta 14.00etan herri bazkaria izango da frontoian.
Arratsaldean, 17.30ean, talo tailerra izango da umeentzat eta soka-tira saioa; 18.30ean Anoetako dan-tza taldeak emanaldia eskainiko du; eta jai eguna amaitzeko 19.00etan talogileak izango dira eta erromeria plazan Izer eta Alabierrekin.
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Noticias de Gipuzkoa estrena tertulia sobre La Real con Erreala TV
En esta ocasión hablamos de la derrota en Sevilla y del cuestionario que Gure Reala ha mandando a los candidatos a Lehendakari preguntando sobre la Real Sociedad.
Bravo podría reaparecer antes de lo previsto
El portero chileno ha sido hoy noticia por haber entrado entre los diez mejores guardametas de las Ligas europeas en el mes de septiembre según la clasificación Full Castrol Edge.
Montoro dice a Euskadi que no hay dinero para la inversión pública
El Ejecutivo está dando "estricta prioridad" a la reducción del déficit público.
El CGPJ archiva la denuncia contra el juez Pedraz por su crítica a políticos
Considera que no es posible atender las reclamaciones que afecten a la facultad de juzgar y ejecutar lo juzgado por parte del juez.
El albergue Neguko acogerá a personas sin casa durante todo el año
El Albergue donostiarra ofrece 32 plazas para cubrir una demanda que el año pasado alcanzó los 6.240 pernoctadores.
Publicidad