Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Oarsoaldea-Buruntzaldea

Oiartzunek auzolanean bidegorria txukunduko du

parte hartu nahi dutenak ostiralean 8.00etan Arditurrin elkartuko dira

Herritar talde batek, auzoetako beharrak aztertu ondoren, brigada bat eratu du horrelako saioak burutzeko asmoz

Aitziber Muga - Miércoles, 10 de Octubre de 2012 - Actualizado a las 05:25h

  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti
Udal ordezkariak eta auzolan brigadako bideak, agerraldiaren ostean.

Udal ordezkariak eta auzolan brigadako bideak, agerraldiaren ostean.

Galería Noticia

Oiartzun. Datorren ostiralean bidegorria txukuntzeko deia egin du Oiartzungo Udalak. Herri mailan egingo den lehenengo auzolan saioa izango da. Konkretuki, Arditurriko meategiaren eta lehendabiziko tunelaren arteko zatia garbituko da, Ugaldetxo eta Arditurri artean distantziak markatuko dira (kilometro erdiro) eta Iturriozko Gaetxe inguruko parke botanikoaren azalpena emateko panelak jarriko dira. Gainera, bidegorriaren norabidea aldatuko da. Hau da, oinezko zein txirrindulariek alde batetik joan eta bestetik itzuli beharko dute aurrerantzean, inguruko herrietako bidegorri sarearen logika bera mantenduz.

Parte hartu nahi duten herritarrak Arditurrin elkartuko dira 8.00etan. Bi orduko auzolan saioa egingo da eta ondoren gosaria eskainiko zaie bildutakoei. Gero, berriz auzolan saioa izango da eta bukatutakoan, bazkaria egongo da Ergoiengo Auzokalte elkartean.

Aiora Pérez de San Román alkateak astelehen arratsaldean egindako agerraldian azaldu zuenez, "hau guztia ezinezkoa izango litzateke oiartzuarrez osatutako auzolan brigadarik gabe".

Azkeneko urtean herritar asko hurbildu dira udaletxera auzolanean aritzeko prestutasuna adieraziz. Horietako zenbaitzuk beste urrats bat ere eman dute: elkarren artean antolatu dira auzolanerako brigada eratuz. Lantalde honetan auzo desberdinetako herritarrak daude. Beraiek ere aritu dira auzoetan dauden beharrak aztertzen. Udaleko ordezkariekin ere hainbat bilera egin dituzte auzolan egitasmoak antolatu eta bideratzeko. Urrats hori erabakigarria izan da egitasmo honen garapenerako.

Udalak bere esku dituen baliabideak jarri ditu auzolanerako: baliabide materialak eta ekonomikoak eta udaletxeko teknikariek egoera aztertu eta auzolana antolatu dute. Gobernu taldeko zinegotziek ere parte hartuko dute ekimenean.

Auzolanerako proposamena 2012ko aurrekontuak lantzeko auzo batzarretan proposatu zuen Udalak eta auzotarrek begi onez ikusi zuten. Honela, lehendabiziko saioa bidegorrian egingo da auzo batzar gehienetan atera zelako honen egoerari buruzko kezka.

Udalaren asmoa urtean lau bat auzolan saio antolatzea da, herriko auzoak hobetzera bideratuak. Horretarako, auzo batzarretan jasotako proposamenekin egutegia prestatzen ari da Udala. Era berean, Udala eta herritarren brigada koordinatu egingo dira, elkarlanean.

votos comentarios
  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Últimas Noticias Multimedia

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902