Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Ostegunean arituko dira kiroldegiko oholtza gainean abesten, 22.00etan hasita
Zarautz Abesbatzak, Udalaren, Elkarren eta Rural Kutxaren laguntzarekin antolatutako emanaldia izango da
ainara lozano - Domingo, 7 de Octubre de 2012 - Actualizado a las 05:25h
votos
comentarios
zarautz. Luxuzko kontzertuarekin gozatzeko aukera izango da datorren ostegunean Zarautzen. Amaia Zubiria, Niko Etxart eta Anje Duhalde kiroldegiko oholtza gainean arituko dira 22.00etatik aurrera emanaldi ederra eskain-tzen. Zarautz Abesbatzak, Udalaren, Rural Kutxaren eta Elkarren laguntzarekin antolatutako kon-tzertua izango da eta herritar eta inguruko bizilagun guztiak gonbidatu dituzte Lehen, orain eta beti izenburupean ospatuko den ekimenera bertaratzera.
Ostiral arratsaldean, turismo bulegoan aurkeztu zuten kontzertua, Karmele Alberdi Turismo zinegotziak, Zarautz Abesbatzako Beatriz Eizmendik, Elkar musiketxeko produkzio arduraduna den Angel Valdesek eta Rural Kutxako ordezkari gisa, Eneko Iturriozek.
Eizmendik azaldu zuenez, haurren bi abesbatzak dira koruaren harrobiak eta gazteen taldeak animatzeko beste hainbat ekimen egitea bururatu zitzaien duela urtebete. Honela, iaz Oinkari dantza taldea ekarri zuten Zarautzera eta izan zuen arrakasta ikusita, berriz ere, emanaldi bat antolatzea bururatu zitzaien. Horretarako jaso duten laguntza eskertu zuen.
Euskal musikagintzako hiru artista horiek zergatik aukeratu dituzten ere adierazi zuen: "Urte asko dira Amaia ez dela Zarautzen izan eta lan asko egin du ordutik eta ahots oso berezia du. Bere etapa berria azaltzeko ekarriko dugu. Niko berriz, oso gertukoa sentitzen dugu eta badaki entzuleengana iristen. Gure herrian dena ematea nahi dugu. Anje udan izan zen hemen eta seguru Munoan jarri zuen giroa jarriko duela kiroldegian ere. Luxuzko emanaldia izango da".
sarrerak, 18 eurotan Valdesek "urratsa" utziko duen ekitaldia izango dela gaineratu zuen. "Oso ludikoa izango da eta duetoak ere sortuko dira. Amaia hasiko da kon-tzertuarekin, emozioz betetako kantuak eskaintzen. Ondoren Nikoren txanda izango da, bi gitarra joleekin eta armonista batekin, blues, folk eta rock-a tartekatuz. Azkenik, Anjek abesti indartsuagoak joko ditu. Baina ikuskizuna ikusleengan egongo da dudarik gabe", nabarmendu zuen Valdesek.
Osteguneko emanaldirako sarrerak lortu nahi dituenak turismo bulegoan ditu eskuragarri 18 eurotan. Zarautz Abesbatzako kideek ere salgai dituzte.
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Publicidad