Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Sociedad

Dena prest Kilometroetarako

Milaka lagun bilduko dira gaur Andoainen aita Larramendi ikastolaren aldeko festa jendetsuan

donostia, Elene Arrazola - Domingo, 7 de Octubre de 2012 - Actualizado a las 05:24h

  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Galería Noticia

Azkenean ailegatu da eguna. Urte bete luzez lanean aritu ondoren, Andoaingo Aita Larramendiko ikasle, irakasle eta gurasoek Kilometroen egun handia bizituko dute gaur, beren ikastolaren alde ospatuko den festa jendetsua. Lan itzela egin beharko dute guztiek, baina badakite aurtengo helburua betetzeko Euskal Herri osoko milaka eta milaka lagunen babesa izango dutela. Izan ere, Kilometroetan lortutako etekinak eraikin berri bat egiteko erabiliko dira, azken urteetako ikasleen matrikulazioak jasan duen gorakadari erantzuna emango dion zentro berria, alegia. Eta, ohi bezala, txoko guztietako euskaltzaleak hurbilduko dira Andoainera euren laguntza ematera.

Inbertsioari aurre egiteko, ekitaldiz jositako programa luzea antolatu dute andoaindarrek. Goiz goizetik hasita, haur, gazte helduei zuzendutako hamaika proposamen izango dira, musika, jolasak, dan-tzak eta buruhandiak, besteak beste.

Urtero bezala, sei kilometrotako ibilbidea prestatu dute, herriko sei guneetan banatuta. Lehenbizikoa ikastolaren inguruan kokatuko da eta han bertan izango da, 9.30ean, irekiera ekitaldia. Bigarrenean, Sorabillakoan, herri kirolak, kon-tzertuak eta tailerrak izango dira egun osoan zehar. Hurrengoa, Etxeberrietakoa, etxeko txikienei zuzendutakoa da, bertan izango baitira Irrien Lagunak puzgarri, jolas eta kanta eta dantza ikuskizunekin.

Laugarren gunea, berriz, Goikoplaza deiturikoa, herrigunean kokatuko da eta, bertaratzen direnek, iazko Kilometroetako kanta egin zuten Ze esatek! talde azpeitiarraren kontzertua eta Fermin Muguruzaren eskutik hain ezagunak egin diren Zuloak-eko nesken ikuskizunarekin gozatzeko aukera izango dute. Gainera, La Jodedera eta dj Nemux ere arituko dira eszenatoki berdinean.

Azken gunea, Martin Ugaldekoa, bertsolaritzari, kantu jirari eta kantagintzari eskainita egongo da eta baita herri kirolei ere, Nazioen Mundua ekimenaren eskutik emankizun berezia ikusi ahal izango delako eguerdian.

Gune guztietan aparkalekuak izango dira, baina antolatzaileek garraio publikoa erabiltzeko gomendioa luzatu diete bertaratu behar diren herritarrei. Horrela, trafiko arazoak saihesteaz gain, gutxiago kutsatuko delako.

1.700 boluntario

Parte hartze ikaragarria

Urtero bezala, Kilometroak jaia antolatzen duen ikastolaren familia osoa inplikatu da aurtengo hi-tzorduarekin. Guztira, 1.700 boluntario arituko dira lanean, trafikoa bideratu, janaria zerbitzatu, txartelak saldu, informazioa eman eta mota guztietako lanak egiten.

Parte hartzea, beraz, ikaragarria izango da, aurtengo kanta eta bideoklipa egin zutenean gertatu zen bezala. Izan ere, abestia talde ezagun batek egin beharrean, Andoaingo DenaOna ekimenak sortu du, adin eta motibazio desberdinetako herritarrek osatutako taldeak. Ska eta kubatar erritmoak nahasten dituen melodiak arrakasta ikaragarria izan du, bideoklipak 27.000 sarreratik gora izan baititu YouTuben. Orain, Kilometroetan ere jendearen erantzun ona espero dute.

votos comentarios
  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902