Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Basque Cultural Exchange egitasmoaren baitan, 'Haika mutil' eta 'Miel de naranjas' ikusi ziren
n.g. - Domingo, 7 de Octubre de 2012 - Actualizado a las 05:26h
votos
comentarios
Vista:
donostia. Mikel Laboaren unibertsoaren berri izan zuen atzo New Yorkek. Basque Cultural Exchange egitasmoak Imanol Uriberi eskaini zion zine emanaldi berezia, eta horren baitan Haika Mutil dokumentala proiektatu zen New Yorkeko Cervantes Institutuan. Horrez gain, Miel de Naranjas Uriberen azken pelikula ere eman zuten eta, segidan, solasaldi bat mantendu zuen zuzendariak -New Yorken izan baitzen- Paul Julian Smith City University of New York-eko irakaslearekin eta aretora hurbildu ziren ikusleekin.
Haika mutil (1997) lanean, Uribek Mikel Laboaren soslai hunkigarria egiten du, Bernardo Atxagaren gidoiarekin eta Javier Aguirresaroberen argazki-zuzendaritzarekin. Javier Rioyo New Yorkeko Cervantes Institutuko zuzendariak eta Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutukoak aurkeztu zuten emanaldia. Azken horrek adierazi zuenez, euskal artista handia era "bikainean" irudikatzen du filmak, Laboaren musika eta hizkuntza ezagutzeko parada emateaz gain. Izan ere, atzoko emanaldira bertaratutako askok lehen aldiz entzun zuten euskal hizkuntza.
Bestetik, atzo bukatu zen City University of New Yorken aurtengo Bernardo Atxaga Katedra, euskal zinea hizpide izan duena. Joxean Fernández Euskadiko Filmategiko zuzendari eta irakasle gonbidatua zein ikasleak pozik azaldu ziren emaitzarekin. "Euskal zinearekiko jakinmina piztu dugu, eta horrek sekulako garrantzia du", adierazi zuen Fernándezek.
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Publicidad