Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Oarsoaldea-Buruntzaldea

Urnietak bihar agurtuko ditu festak Errosarioko Amaren Egunarekin

Baserritarrez janzteko eskatu dute Udaletik

Trikitilariak, Meza Nagusia, herri kirolak, dantzak eta txekor eta sagardo dastaketa egongo dira

Aitziber Muga - Sábado, 6 de Octubre de 2012 - Actualizado a las 05:26h

  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Urnieta. Aurreko astean Urnietak indartsu ekin bazien sanmiel jaiei, bihar agurraren txanda izango da. Alabaina, oraindik hainbat festa ordu geratzen dira Errosarioko Amaren ohoretan. Gainera, bihar ere baserritarren eguna ospatuko da.

Igandea Txanbolin txistulari taldearen dianarekin hasiko da eta ondoren Mikel Goiaingeruaren elizan Meza Nagusia emango da.

Eguerdi aldera, 11.45ean, San Juan plazan, herriko Aurrera Gure Ametsa taldeak Ingurutxo, Errosarioko Ama Birjinaren omenez, eta Eguzki dantza eskainiko ditu. Jarraian, La Sidrina dantza eta musika taldeak Asturiaseko folklorea ezagutaraziko du. Gainera, Asturiaseko artisautza eta produktuen dastaketa, erakusketa eta salmenta egongo da.

Arratsalde partean herri kirolak izango dira eta trikitilariak kaleetan zehar ibiliko dira. 18.30etik aurrera, txekor eta sagardo dastaketa egongo da bertaratzen diren guztientzat. Festak Egan taldearen dantzaldiarekin bukatuko dira.

Udalak urnietar guztiak animatu nahi ditu festan parte hartzera baserritarrez jantzita; alegia, mahoizko prakak edo gona, alkandora zuria eta laukidun zapiarekin, ohiturari jarraituz.

Gaurko egunean ere hainbat ekitaldi egongo dira jai giroa susta-tzeko. Izan ere, Aurrera Gure Ametsa dantza taldeak aurten La Sidrina talde asturiarra gonbidatu du festetan parte hartzera. Bidaia aprobetxatzeko xedearekin, gaur 19.00etan Sarobe antzokian beraien dantza, musika, jantziak eta instrumentuak sakonki erakutsiko dituzte.

La Sidrina dantza eta musika tradizionala lantzen duen talde bat da. Lugones herrian sortu zen 1982. urtean eta, azaldu dutenez, bertako eta inguruko herrietako dantzariek osatzen dute.

Emanaldi berberan Urnietako Aurrera Gure Ametsa dantza taldeak Lapurdi, Gipuzkoa, Nafarroa Beherea eta Nafarroa Garaiko dan-tzak eskainiko ditu.

votos comentarios
  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902