Publicidad
[Entrar | Registrarse]
1.700 boluntario eta urtebeteko lana ikusteko 24 ordu bakarrik falta dira. Kilometroak 2012 dagoeneko gainean dago eta dena prest dago. Jendetza espero dute bihar Andoainen, baina hala eta guztiz ere, Aita Larramendiko kideak lasai daude. "Oso ondo aterako da", ziurtatu dute
iraitz astarloa - Sábado, 6 de Octubre de 2012 - Actualizado a las 05:25h
votos
comentarios
Vista:
Donostia. Egun bakarra gelditzen da Kilometroak 2012rako. Zer nolako sentsazioa daukazue gorputzean?
Antolaketa aldetik dena prest daukagu. 1.700 pertsona lanean arituko dira boluntario gisa. Kopuru horretara ailegatzeak ikaragarrizko poza eman digu. Gainera oso egitarau erakargarria daukagu eta eguraldiaren iragarpenak ere onak dira, beraz pentsatzen dugu ekitaldi oso jendetsua izango dela.
Dena prest izango duzue dagoeneko...
Muntaia aldetik gauza batzuk falta dira, baina bestela dena antolatuta dago.
Nola izan da antolakuntza prozesua?
Antolaketarekin aspaldi hasi ginen, 2011. urtean konkretuki. Hasiera konplikatua izan zen gauza dezente jarri behar genituelako martxan: ideiak sortu behar ziren, taldeak osatu, lema eta logoa asmatu, eta han aritu ginen buruari bueltaka. Behin lan batzordeak sortu eta martxan jarri zirenean, antolaketa aldetik pauso handi bat eman zen. Espero dugu itxaroten ditugun emaitzak jasotzea.
Hilabete hauetan, kanpoko lagun-tzarik izan duzue Gipuzkoako ikastolen festa prestatzeko?
Andoaingo Udalarekin akordio bat egin zen eta Udalak bere esku zeukan guztia utzi egin digu, batez ere baliabide fisikoei begira. Beste udal batzuek ere eszenario gainean jartzeko oholtzak, karpak eta horrelako gauzak utzi dizkigute eta hainbat udalek diru-laguntzak ere eman dizkigute. Gainera, 1.700 boluntario izan ditugu lanean.
Azpeitiko Ikasberri ikastolaren lekukoa hartu duzue. Zein aholku eman dizuete azpeitiarrek?
Egia esan asko eskertu behar diegu beti egon direlako guri lagun-tzeko prest, batez ere hasieran. Iganderako ere badakigu Azpeitiko ikastolako jendea badatorrela lanera eta alde horretatik asko daukagu eskertzeko Ikasberriko jendeari.
Zer aurkituko du bihar Andoainera hurbilduko den jendeak?
Bost gune desberdin izango ditugu herrian zehar kokatuta. Gune bakoitzean, 9.30etik hasita arratsaldeko 19.00etara edo, egitarau desberdinak ditugu, bai kontzertuak, bai dantza ikuskizunak, kirol ekin-tzak, kale animazioa, herri kirolak, bertsolariak... Denetarik. Ekitaldi batzuk umeentzat izango dira, beste batzuk gaztetxoentzat, beste ba-tzuk hain gazteak ez direnentzat... Pertsona guztientzat erakargarriak diren ekitaldiak dauzkagu. Gainera, hiru jantoki ditugu antolatuta eta baita txosnak ere.
Nolakoa izango da prestatutako ibilbidea?
Sei kilometrotik gorako luzera dauka. Lehenengo gunea Txistokin dagoen ikastolako eraikinean egongo da. Hortik habiatuta, Sorabilla deitzen den landa estiloko auzo batera abiatuko gara. Sorabillatik behera goazela herrian barrena sartuko da ibilbidea, herria zeharkatuz eta, azkenik, Martin Ugalde parkeraino iritsiko da.
Zein da Aita Larramendi ikastolak finkatutako helburu ekonomikoa?
Aita Larramendi bi lerro edo gelako ikastola izateko prestatuta zegoen baina eskola proiektuak horrelako arrakasta izan du, azkenean hiru lerroko ikastola bihurtu dela. Honen ondorioa espazio falta da. Proiektu bat daukagu, dagoeneko eginda dagoena, Txistokiko eraikinaren ondoan beste txiki bat egiteko, zortzi gela edukiko dituena. Dena hasteko prest daukagu. Tramite burokratiko batzuk buka-tzea eta dirua da falta zaiguna eta Kilometroak 2012ko helburu ekonomikoak honetara bideratuta daude.
Andoain nahiko ondo kokatuta dagoen herria da eta, gainera, eguraldiari buruz datozen berriak oso onak dira; beraz, jendetza esperoko duzue biharko.
Bai. Inoiz baino ekitaldi jendetsuagoa izatea espero dugu bi arrazoi horiengatik. Horregatik, garraio publikoa erabiltzea aholkatzen dugu. Bai trenak eta bai autobusak arituko dira beste herrietatik honera iristen. Kotxeetarako ere badauzkagu aparkaleku batzuk prestatuta baina bai trenak eta bai autobusak etengabe arituko dira Andoain Gipuzkoako beste herrien artean jendea aurrera eta atzera eramaten.
Joan den urteko esperientzia ikusi ondoren, asko hitz egin da urtean zehar Kilometroek eta alkohol kon-tsumoak daukaten loturaz. Aurten neurririk hartuko da horren inguruan?
Honi buruz esan behar den lehenengo gauza da alkohol hori, beste hainbat festa jendetsuetan bezala, kanpotik ekarritakoa dela, ez da ibilbide barruan erosten. Guk ikastolan badauzkagu prebentzio lanak egiteko kanpaina batzuk, bai alkohola eta bai drogen kontsumoa ekiditeko eta urtero lantzen ditugu ikasleekin. Hala ere, esan beharra dago ere askoz gehiago direla ondo pasatzera soilik etortzen direnak eta mozkortzen ez direnak besteak baino.
Zeintzuk dira azken orduko kezkak?
Egia esan oso lasai gaude, dena pentsatu bezala ateratzen ari dela ikusten dugulako. Oso gustura gaude boluntarioek izan duten jarrerarengatik. Badakigu beste leku ba-tzuetan azkeneko momentuan jende bila aritzen direla eta gure kasuan, adibidez, alde horretatik behar guztiak beteta dauzkagu eta oso lasai gaude. Ziur gaude oso eguraldi ona egingo duela, jende asko etorriko dela eta oso egun polita pasako dugula.
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Publicidad