Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Programa zabala
prestatu dute amuteko bizilagunek
Igandeko lehiaketaz gain, hiriko sei tabernatan gazta pintxoak dastatu eta sariak irabazteko aukera dago
xabier sagarzazu - Jueves, 4 de Octubre de 2012 - Actualizado a las 05:26h
votos
comentarios
(X. S)
Vista:
hondarribia. Jai nagusien ajea nolabait pasatzeko balio izan duten hiru asteburu lasairen ondoren, ekitaldiz beteta dator asteburua Hondarribira. Bihar hasi eta igandera arte, Amute-Kosta auzoko jaiak egingo dira eta igandean, Hondarribiko XI. Idiazabal Gazta Txapelketa.
Beste urte batez, Amute-Kostako auzo elkarte ipurtarinak jaietarako programa erakargarria osatu du.
Honela, bihar 17.00etan botako dute jaietako txupinazoa eta ondoren, txokolatada izango da Amuteko auzo egoitzan, umeentzako jokoekin batera. Arratsean, 20.00etan, mus txapelketa izango dute Amuten eta 21.30ean, Zenbat dakizu? jokoa antolatuko dute.
Larunbatean goiztiar hasiko da jaietako programa, 8.00etan jokatuko diren pala txapelketako aurrefinal eta finalekin.
Umeentzako joko eta puzgarriak plazan egongo dira goiz osoan zehar, 10.00ak eta 14.00ak artean, eta han bertan, 11.00tan hasiko da umeentzako pintura lehiaketa.
herri bazkaria Eguerdian kalejira egingo dute trikitilariekin bizilagunek eta 13.55ean, urtero jaietan egin ohi den taldeko argazkia ateratzeko elkartuko dira auzo elkartearen aurrean. Ondoren, bazkari herrikoia egingo dute (200 lagunetik gora elkartzeko aurreikuspenarekin). Honetan zehar, gero denen artean dastatuko diren postreen lehiaketa, bingoa, zenbait opariren zozketa eta jaietan egingo diren beste lehiaketen sari-ematea izango dituzte.
Larunbateko jaia DJ batek jarriko duen musikarekin luzatuko dute, 18.00ak eta 20.00ak artean, eta eguna amaitzeko, zezen suzkoa aterako da Amuteko kaleetara.
Igande goizean, txistulariek esnatuko dute auzoa diana joaz 8.00etan, eta 10.00etan hasiko da koadrilen arteko estropada. Ondoren, 11.00ak 13.00ak artean, taloak eta bigarren eskuko azoka izango dira ibai ondoko pasealekuan. Jaiak bukatzeko, Amuteko bizilagunak 16.00tan elkartuko dira lokala garbitzeko eta 19.00tan auzoko bideo eta argazkien emanaldia egingo dute.
gazta txapelketa Igandean ere, 9.30ean hasita, hiriko ostalaritza elkarteak, Udalak eta Idiazabal jatorrizko izendapenak antolatzen duten Hondarribiko XI. Idiazabal Gazta Txapelketa egingo da. Oraingoan, gaztagileen eta bertako baserritarren produktuen azoka eta lehiaketa Butron pasealekuan egingo dira eta ez San Pedro kalean, azken hau, Zuloaga kaleko obrak direla eta trafikoarentzat zabalik mantendu beharra dagoelako.
Gainera, hilaren 14ra arte, Danontzat, Etxeberria, Ignacio, Kalima, Rafael, Antxiña eta Enbata tabernetan, Idiazabal gazta pintxoak dastatu eta oparien zozketan sartzeko aukera dago.
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Schumacher anuncia su retirada definitiva al no contar el año que viene con un asiento en su actual equipo.
Pedraz justifica el 25-S por la "decadencia" política
El juez ha reprochado a la Policía sus "excesos" en la instrucción.
Casi el 6% de la población de Gipuzkoa padece pobreza o exclusión social
El Informe sobre Pobreza y Exclusión Social de Gipuzkoa destaca como fenómenos emergentes o de rápido crecimiento la pobreza laboral y la pobreza infantil.
El Gobierno español recurre la sentencia sobre la "doctrina Parot"
El recurso apela a la "excepcional repercusión social" que para España tiene el criterio del TEDH.
Publicidad