Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
irailatik abendura produkzioaren %60 argitaratzen da
Sasoi berriak Azurmendi, Uribe, Lertxundi nahiz Jaioren berriena ekarriko du, besteak beste
amaia santana - Miércoles, 3 de Octubre de 2012 - Actualizado a las 05:25h
votos
comentarios
Vista:
donostia
Eleberriak, poesia, testigantzak, ipuinak, saiakerak, itzulpenak, album ilustratuak… Euskaraz irakurri nahi duenak badu non aukeratu. Udazkeneko hostoak erori ahala, euskal argitaletxeak hamaika orrialde bidaltzen ari dira inprimategietara, proposamen literario guztiak, edo gehienak, bero-bero hel daitezen Durangoko Azokara. "Iraila eta abendua bitartean, euskal editoreek gure produkzio osoaren %60 baino gehiago argitaratzen dugu", adierazi du Mikel Sotok, Txalaparta argitaletxean Euskarazko arduradun dena. Beraz, lan handiko sasoia izan ohi da udazkena editoreen munduan. "Ohituta gaude, lan dinamikaren barruan naturala da", onartu du Elkarreko Antxiñe Mendizabalek.
Plangintza zorrotza eta eskarmentua lagun, dagoeneko ia prest dira euskarazko nobedade gehienak. Euskal literaturan ibilbide sendoa duten egileen artean, nabarmentzekoa da Joxe Azurmendi Barkamena, kondena, tortura saiakerarekin. Filosofoak azken urteetan idatzitako hiru saiakera laburrek osatzen dute lan hau, eta hirurek ardatz dute Estatuaren "izaera kontrolatzailea" gizabanakoarengan.
Ganorazko beste proposamenak dira Karmele Jaio, Iban Zaldua eta Txiliku, Ez naiz ni ipuin, Idazten ari dela idazten duen idazlea eta Piztiarioa ipuin-bildumekin, hurrenez hurren. Hau guztia Elkarren esku. Argitaletxe berean, aukera izango dute beren lanak estreinakoz kaleratzeko Itxaso Araquek -iazko Igar-tza Sariaren irabazlea, Damutzen ez direnak nobela kaleratuko duena azaroan- eta Ainara Gorostizuk, Aldamenekoa erreportaje lanarekin (urrian), besteak beste.
Susak ere proposamen iradoki-tzaileak dakartza. Urriaren 26an Mikel Antzaren Atzerri eleberria aurkeztuko da. Berebat, izenburua zehazteke duen Kirmen Uriberen nobela berria ere argitaratuko du. "Elkartasuna, engaiamendua, maitasuna, oroimena eta behin hartutako erabakien atzeraezintasuna jorratzen ditu Uribek, Gerra Zibilean eta II. Mundu Gerran abiatu eta gaur egun arte eramango gaituen kontakizunean", iragarri du Gorka Arrese editoreak.
Txalaparta argitaletxeak aintzat hartzeko nobedadeak ditu ere bai. Adibidez, Kolonbian bahiturik: 74 egun ELNren esku izeneko lanak Asier Huegunen testigantza biltzen du, Gari Udaberen laguntzaz. "Huegun bahitu zutenean, utzi zioten eguneroko bat eramaten eta orain esperientzia horren kronika inprentara sartzear dugu, kontakizuna nahiko bitxia da, eta gustora irakurtzen da gainera", azaldu du Sotok. Urrira aldera ere, Literotura Sailari gehituko zaio Esku hori titulua, azken sei urteetan Basauriko Euskarabila ipuin erotikoen lehiaketako irabazleek idatzitako lanak biltzen dituena.
Bestetik, proposamen berrienetako bat da Hura ez da lekua (liburua + CD), izen bereko antzerki lanean oinarritua. Oier Gillanek eta Asier Sarasolak (testua) nahiz Idoia Bereterbidek (irudiak), "asmatu dute antzezlanaren garapen alternatibo eta interesgarria egiten", irizten du Txalapartako editoreak.
Hil honetan zehar, Pamielak aurkeztuko ditu Joxemari Iturralderen Kaleidoskopioa artikulu-bilduma eta gazte-literaturaren arloan, Paula Carballeiraren Smara. Saharako legendak. "Azken hau Saharar herriaren elkartasun taldeekin batera aurkeztu nahi dugun proposamen bat da", argitu du Pello Elzaburu editoreak.
Horrez gain, Joseba Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean gazteleraz eta katalanez argitaratuko da urte amaierarako. "Katalanezko bertsioa Pamiela eta Kataluinako Pol.len argitaletxearen koedizio bat izango da eta liburuaren aurrerapena Bartzelonan egin genuen hilaren 11n (Diada egunean, hain zuzen)", aipatu du Elzaburuk. Gaztelerazko bertsioaz, aldiz, Pamiela arduratuko da. "Durangoko Azokarako nahiko genuke eskaini, eta horretan gaude...", aurreratu du.
pentsatzeko irakurketak Urtarrila eta ekaina bitartean itzulpenak nagusi izan bazituen ere, hemendik aurrera euskal idazleengan jarriko du arreta Alberdaniak. Besteak beste, Inazio Mujika editoreak nabarmendu du Iñaki Segurolaren Arrazoia ez dago edukitzerik saiakera. "Itxuraz konexiorik gabeko esaldi labur eta distiragarriz idatzita dago, baina irakurketa bukatutakoan, zati guztiek bat egiten dutela ohartzen zara. Pentsatzearen zaleek gogoz hartuko dute lan hau", baieztatu du. Alberdaniako beste proposamenak dira Juan Kruz Igerabideren Motoa (nerabeei zuzenduta) eta Carmen Gisasolaren lehenengo nobela, Ihesaren hutsunea, "gaurkotasun handiko gaia lantzen duena", aurreratu du Mujikak.
Poesiaren arloan, Rikardo Arregiren azken lana goraipatzen du Alberdaniako editoreak, "aspalditik irakurri dudan ederrena", dio Bitan esan beharrekoak bildumari buruz. Durangoko Azokara "justu" helduko omen da Anjel Lertxundiren azkena, hots, narrazio laburren bilduma bat, zeinak Soka motzean duen behin-behineko izenburu.
Itzulpenen eskaintza sendo dator. Shakespearen Hamlet (Juan Garzia, Elkar), Calderon de la Barcaren Bizitza ametsa da (Xabi Paia, Erein-Alberdania-Igela) edota Alice Munroren Zorion handiegia (Nagore Tolosa, Meettok) dira tituluetako batzuk. Bestetik, Meettok Itxaro Bordaren %100 Basque-ren gaztelerazko bertsioa ere kaleratuko du.
Azkenik, Ereinek Oier Santosen Ez zuten erantzun eleberria eta Pako Aristiren Independendetziaren paperak saiakera ekarriko ditu, beste tituluen artean. Hiriak, Mario Onaindiaren azken lanak eta hainbat antzerki-lan kaleratuko ditu, adibide batzuk aipatzearren.
Nobedadeen zerrenda, beraz, ez da hor bukatzen, euskal literaturaren zuhaitza oparoa da eta...
La editorial vasca Txertoa prevé presentar cuatro nuevos títulos para la Feria de Durango, todos sobre historia y escritos en castellano (aunque la editorial también publica puntualmente libros en euskera). Según avanza el editor Martin Anso, una de las novedades que acaba de salir de la imprenta es La alternativa Garat. El proyecto napoleónico de crear un estado vasco, de Iñigo Bolinaga. A medio camino entre el ensayo y la novela histórica, el autor desvela las claves de la alternativa Garat: "Casi 100 años antes de que Sabino Arana proclamara que Euzkadi es la patria de los vascos, el laburdino Joseph Garat propuso a Napoleón crear un estado denominado Nueva Fenicia que agrupara a los territorios situados a ambos lados del Bidasoa...". Además de esta obra, Txertoa publicará Casilda miliciana. Historia de un sentimiento, de Luis Jimenez de Aberasturi; Las batallas de Zumalacárregui, de la mano de Manuel Montero e Imanol Villa, así como 1512. Konkistaren ondorioak/Las consecuencias de la Conquista, obra que reúne las conclusiones del congreso que organiza anualmente Nabarralde sobre La conquista de Navarra.
Durangoko Azokari begira, euskarazko nobedade gehienak prest dira dagoeneko
Aurten ipuin-bilduma ugari kaleratuko dira, eta itzulpenen eskaintza ere zabala da
· 'Idazten ari dela idazten duen idazlea' (Iban Zaldua, Elkar).
· 'Atzerri'. (Mikel Antza, Susa).
· 'Damutzen ez direnak' (Itxaso Araque, Elkar).
· 'Barkamena, kondena, tortura'. (Joxe Azurmendi, Elkar).
· 'Aldamenekoa' (Ainara Gorostizu, Elkar).
· 'Smara. Saharako legendak'. (Paula Carballeira, Pamiela).
· 'Tripoli-Kabul' (Karlos Zurutuza, Gaumin).
· 'Ez naiz ni ipuin'. (Karmele Jaio, Elkar).
· 'Ihesaren hutsunea' (Carmen Gisasola, Alberdania).
· 'Arrazoia ez dago edukitzerik' (Iñaki Segurola, Alberdania).
· 'Independentziaren paperak' (Pako Aristi, Erein).
· Izenburua zehazteke. (Kirmen Uribe, Susa).
· 'Kolonbian bahiturik...' (Asier Huegun/Gari Udabe, Txalaparta).
· Izenburua zehazteke. (Anjel Lertxundi, Alberdania).
· 'Bitan esan beharrekoak' (Rikardo Arregi, Alberdania).
· 'Ezekiel noraezean' (Jasone Osoro, Elkar).
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
El FMI: las políticas de Rajoy son "muy valientes"
En una entrevista concedida a la cadena estadounidense CBS, Christine Lagarde ha alabado las medidas adoptadas por el Gobierno de España
El TS absuelve a las hermanas Bruño de la condena de la AN
La AN las condenó a una pena de un año y tres meses de prisión por pagar a ETA 6.000 euros tras recibir sendas cartas de extorsión en 2003 y 2006.
Desciende la criminalidad en Euskadi, pero suben los delitos por la crisis
La tasa de delincuencia en 2011 descendió en Euskadi un 3,47 %, si bien aumentaron los delitos como estafas e impagos de pensiones.
Publicidad