Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Frankistek orain dela 75 urte fusilatu zuten Debako alkatea zen Polentzi Markiegi Santoñan. Gertaera hori gogoratzeko ekintza ugari izango dira datozen egunotan Deban. Horien artean Willy Berasaluzek, Polentziren iloba baten semeak, egindako eskultura inauguratuko dute
Jabi Leon - Martes, 2 de Octubre de 2012 - Actualizado a las 05:26h
votos
comentarios
Willy Berasaluze, Polentzi Markiegi eta gudari guztien omwenez sortu duen eskulturan.
Vista:
Deba. Willy Berasaluze 47 urteko "Gasteizen jaiotako debarrak" gogo handiz ekin dio Polentzi Markiegiren eta gudari guztien omenez herrian ipiniko duten eskultura egiteari. Elgoibarko Teknikalde enpresan "programatzaile" lanetan aritzen den gizon atsegin honek Debako Arte Eskolan ikasi zituen teknikak aplikatu ditu bere herriko Alamedako berdegune batean betirako geratuko den lana egiteko.
Noiz hasi zinen Polentzi Markiegi eta gudari guztien omenezko eskultura egiteko lanekin?
Joan den ekainean bozetoekin hasi nintzen eta herrian Polentzi fusilatu zutenetik 75 urte igaro direla gogoratzeko sortu den batzordearen oniritzia jaso ondoren, oporren bueltan hasi nintzen tailerrean lanean. Ordu asko sartu ditut oraindik amaitzear dagoen eskultura hau egiteko. Hilaren 14an inauguratuko dute eta, ondorioz, ezin dut denborarik galdu... Batez ere, datorren astean Alamedan ipini behar dutelako.
Zer nolako eskultura egin duzu?
Lana egiteko erabili dudan materiala acero corten izan da. Eskulturaren itxurari dagokionez, aurrekaldean gerra garaiko gizon baten bustoa agertzen da. Horrekin, gerran eta ondorengo urteetan bizitza eman zuten gudari guztiak eta haien senideak ekarri nahi izan ditut gogora. Bestalde, bustoa enmarkatzen duen zuloa agertzen da eta horren atzean hiru metroko altuera duten acero-ko plaka batzuk, zerura begira. Guztira 3x2x2 metroko neurriak eta 800 bat kilo izango ditu eskulturak.
Zure aita Polentzi Markiegiren iloba izanda, suposatzen dut eskultura hau berezia izango dela zuretzat, ezta?
Bai, zalantzarik gabe. Lan hau ez da saldu eta ahaztu egiten duzun horietako bat; Polentzi senidea izanda ba... eskultura hau barrutik gehiago irtetzen da eta lana egiterakoan bihotza ere tartean ibili da. Deba eta Euskal Herriaren alde Polentzi Markiegik egin zuen lana ikusita, agian eskultura hau baino gehiago merezi zuen baina nik barruan dudan guztia eman dut lan hau egiteko. Edonola ere, aurretik hildako hiru lagun oroitzeko tamainu handiko beste eskulturak egin ditut eta horiek ere oso bereziak izan dira niretzat.
Noiz izan zenuen Polentzi Markiegiren fusilamenduaren berri?
Familian ez didate pasarte hori inoiz izkutatu baina umea nintzela gutxi hitz egiten zen etxean horren inguruan, batez ere, oraindik Frankoren diktaduran geundelako. Hala ere, orain dela 25 urte Udalak seme kutuna izendatu zuen Polentzi, herriak kale bat dedikatu zion, hilerrian bere omenezko plaka bat ipini zuten... Orduantxe izan nuen Polentziren bizitzari buruzko informazio gehiago; orduan eta Lukas Dorronsoro Peli, Polentziren anaia zenari buruz Bidegileak bildumarako liburua prestatzen aritu zenean. Dorronsoro gure etxera etorri zen Peliri buruzko liburuxka egiteko informazio bila eta paper zaharren artean begiratzerakoan Pelik idatzitako txosten zabala agertu zen. Gure harridurarako bere anaia Polentziren ia bizitza osoa jasotzen zuen bertan eta horri esker gauza gehiago ezagutzeko aukera izan genuen.
Debako herriak ba al daki zein izan zen Polentzi Markiegi?
Herriko nagusien artean pertsona ezaguna da baina gazte gehienek ez dute ideiarik ere ez. Horregatik osatu da bere fusilamenduaren 75. urteurreneko batzordea, herritarren artean Polentziren irudia eta bizitza zabaltzeko.
Egia esan, ekitaldiz betetako egitaraua antolatu duzue herrian...
Bai, hala da. Orain dela 25 urte Udalak hainbat ekintza antolatu zituen Polentziren irudia zabaltzeko, baina ekitaldi gehienak instituzionalak izan ziren. Oraingoan, aldiz, pentsamolde eta sentsibilitate askotako herritarrak eta taldeak batu dira eta horregatik uste dut oraingo egitaraua askoz herrikoiagoa dela. Jende asko inplikatu da eta Polentziren senideok guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, batez ere Xabi Lakari, programa hau aurrera eramateko izugarrizko lana egin duelako.
Zure aita eta Polentziren bestelako senideak, nola ari dira bizitzen egun hauek?
Polentziren senide zuzenak nagusiak daude baina ilusio eta urduritasun puntu batekin bizitzen ari dira egun hauek. Astelehen honetan (atzo) inauguratutako erakusketa ikustea ez da erraza izango beraientzat lehengo argazkiak eta gutunak agertzen direlako baina ondorengo egunetan burutuko diren meza nagusia, lore eskaintza, eskulturaren inaugurazioa, hitzaldiak eta bestelako ekitaldiekin asko disfrutatuko dutela pentsatzen dut.
Polentziren alabaren bat etorriko al da hilaren 14ko ekitaldi instituzionalera?
Polentziren hiru alabak Argentinan bizi dira eta haietako bi etortzeko aukerarik ez badute ere, alaba nagusiena, Itziar, hemen izango da omenaldirako. Debako herriarekiko oso sentimendu handia dute eta Itziarrek ordezkatuko ditu hirurak.
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Rajoy niega que España vaya a pedir el rescate "de forma inminente"
Contesta con un simple "no" a la pregunta de si España tiene pensado pedir la ayuda a Europa este mismo fin de semana.
Publicidad