Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Beteranoen errugbi txapelketa har dezake Donostiak

2015eko

nazioarteko lehia antolatzeko hautagaia da

Sariketa antolatzen dutenekin bilera egin zuten atzo Udalak, Foru Aldundiak eta Bera-Bera taldeak

n.g. - Domingo, 30 de Septiembre de 2012 - Actualizado a las 05:26h

  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti
Biarritz Oyimpique eta Aviron Bayonnais taldeen artean jokatuko partido bat.

Biarritz Oyimpique eta Aviron Bayonnais taldeen artean jokatuko partido bat. (gorka estrada)

Galería Noticia

Donostia. Beteranoen Nazioarteko Errugbi Txapelketa har dezake Donostiak 2015. urtean. Lehiaketa antolatzen duen EGOR elkarteko, Udaleko, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Bera-Bera taldeko ordezkariak bildu ziren atzo udaletxean gai horri buruz hitz egiteko eta Donostia hiru urte barru jokatuko den sariketa antolatzeko hautagaia dela azaldu zuten.

Bileran EGORen delegazioak ekitaldiak izango lituzkeen beharrak azaldu zituen eta guztia antolatzen tokiko erakundeek zein laguntza eskaini lezaketen zehaztu zuen. Laguntza ez litzateke ekonomikoa izango, azpiegitura, zerbitzu eta aisialdi ekimenez osatua baizik, udal iturriek agertutakoaren arabera.

EGORreko presidente Dave McDonaldek adierazi zuenez, bi urtean behin antolatzen den ekitaldi honen lema Adiskidetasuna, Dibertsioa eta Anaitasuna da. Lehiaketak bere arau propioak ditu eta, horien artean, besteak beste, 65 urtetik gorakoak plaka-tzeko debekua dago eta mugarik gabeko ordezkapenak egiteko aukera ere bai.

Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek hiriak ekitaldia jaso-tzeko duen interesa azaldu zien gainerako ordezkariei atzo goizeko bileran eta hiriak eskaintza erakargarria aurkezteko gaitasuna baduela nabarmendu zuen. "2016an Donostia Europako kultur hiriburua izango da; ekitaldi hau primeran txertatzen da horraino eramango gaituen prozesuan eta EGORreko kideak konbentzitzea espero dut, Donostia egin dezaketen aukeraketarik onena delako", adierazi zuen Juan Karlos Izagirrek.

Ekitaldi hori hirira ekartzeko lanean ari direla ere baieztatu zuen alkateak. Haren esanetan, udal Gobernuaren turismo eta kirol politikarekin bat egiten du Nazioarteko Beteranoen Errugbiko Txapelketak.

votos comentarios
  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902