Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
XABIER EUZKITZE - Domingo, 30 de Septiembre de 2012 - Actualizado a las 05:27h
votos
comentarios
ATZO Realaren eta Athleticen arteko derbia ikusi nuen, baina ez atzo bertan jokatua, 85-86 denboraldikoa baizik. Atotxa zaharrean, ikusleak jokalarien gain-gainean, zelaian soilune galantak, atezainek eskuaz lasai hartzen zuten taldekideek zangoaz utzitako baloia... Horrez gain, barrua nahasi zidan Jabier Sagartzazu jokatzen ikusteak. Badakit beste mende bateko kontuak direla, baita beste milurte batekoak ere, baina 27 urte baino askoz gehiago igaro direla iruditzen zitzaidan. Ondoren, ordenagailuaren bitartez, Joxean Tolosak Julian Retegiren aurka irabazitako buruz-buruko finalaren kopia bat egin nuen, lagun batek eskaturik. Ezin kopia egitera mugatu, osorik ikusi nuen. Hormak zuri, paretan itsatsiriko karteletan bankuek eskaintzen zuten interesa orain baino askoz altuago, epaileak aulkian, pilotazaleak eskaileretan eta kontrakantxan eserita... Estetikoki erabat aldatu da pilota, etorkizunerantz urrats ukaezinak eman ditu, nostalgikoen begietan xarma galdu arren.
Eguerdian Zumaiako Artadira joan nin-tzen. San Migel egunez huts egin ezineko hitzordua. Autoa utzi eta plazarantz nindoala, txiki-txikitatik pilotaleku bitxi hartan sartutako orduak etorri zitzaizkidan gogora. Ondoren, Amets Artzalusekin oholtzara igo aurrez, Lazkao Txikirekin lehenik eta Joxe Agirrerekin ondoren eginiko saio eta egun-pasa zoragarrien oroi-tzapenek eragindako hotzikarak astindu ninduen. Bai, atzokoa Déjà Vu etengabe bat izan zen, iraganera eginiko bidaia txikiez aberasturiko egun zirraragarria. Sagar-tzazu hil zen, Atxotxa eraitsi zuten, Lazkao Txikik utzi gintuen, baina Realak lehen mailan jarraitzen du, Tolosa astero joaten da pilotalekuetara eta Artadin bertsolariek alaitzen dute oraino San Migel eguna. Ba-tzuk joan, besteak etorri, bizitzak hor dirau. Goza dezagun, bertan garenok.
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Un vídeo de una televisión taiwanesa se mofa de la situación del Estado
Una televisión taiwanesa recrea la situación que vive el Estado a través de unos dibujos animados.
Publicidad