Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
sociedad

Kilometroek On egiten dute

SAre Sozialak

egitaraura atxikitu dira parte-hartzaileen argazkiak argitaratzeko

DONOSTIA, Asier Sannio - Sábado, 29 de Septiembre de 2012 - Actualizado a las 05:24h

  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti
Kilometroak 2012ko antolatzaileak, atzo Donostian egin zen jaialdiaren egitarauaren aurkezpenean.

Kilometroak 2012ko antolatzaileak, atzo Donostian egin zen jaialdiaren egitarauaren aurkezpenean. (ainara garcia)

Galería Noticia

Arkaitz Lasa Kilometroak 2012ko koordinatzailea Arantxa Irigoras Aita Larramendi Ikastolako Zuzendaria

GERTU da jada Gipuzkoako ikastolen ospakizuna. Urriaren 7an euskara eta euskal kultura protagonista bihurtuko dira beste behin ere 2012ko Kilometroak jaian. Aurten Andoaingo Aita Larramendi ikastolari egokitu zaio jaiaren antolakuntza eta ikastolen eta euskararen arteko harremana babestearen aldeko ekimena bultzatzea.

Urte osoan gogor lan egin ondoren, dena prest da, aurtengo leloak dioen bezala, Andoainera gertura-tzen diren guztiek On egin! dezaten. Ideia horren atzean, Aita Larramendiko ikasleek eta irakasleek 2012ko Kilometroak denon parte-hartzearekin eraiki nahi dute. On egite hori edo parte-hartzaileen aktibapen hori irudikatzeko pizteko botoi batez baliatu dira.

Aurtengo zirkuituak 6,3 kilometroko luzera izango du eta bost gunetan banatuta egongo da. Horietan, haur, gazte zein helduei zuzenduriko egitaraua prestatu dute. "Pertsona eta gustu mota guztietarako moduko egitaraua osatu dugu", aipatu zuen atzo Arkaitz Lasak, Kilometroak 2012ko koordinatzaileak, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean jaia aurkezteko egin zuten agerraldian. Goizeko 9.30etik zabalik egongo da zirkuitua. Ordu horretan egingo da irekiera ekitaldia Andoaingo Ikastolako Txistokiko eraikinean eta jaiak egun osoan jarraituko du, arratsaldeko 19.00ak arte.

Ogitartekoak, edariak, sorospen zerbitzuak, diru trukerako postuak eta komunak aurkituko dira gune bakoitzean. Nobedade moduan, hiru jantoki antolatu dituzte prezio eta menu ezberdinekin. 12, 16 eta 23 euroko menuak dastatzeko aukera izango dute bisitariek. Menu horiek ordaintzeko tiketak jantokietan bertan zein Interneten eros daitezke, www.kilometroak.net helbidean. Horiekin 1.400 bat pertsonari jaten ematea espero dute. Horrez gain, hirugarren gunean gazteen-tzat kirol gunea antolatu dute. Bertan esku pilotan, mahai tenisean, futbolean zein saskibaloiean joka-tzeko aukera izango dute.

Ikastola handitzeko helburua

Inbertsio gastuak

Horren guztiaren atzean 1.500 boluntariotik gora gogoz lan egingo dute egunean zehar gerturatzen diren guztiak on mantendu daitezen. Kilometroak jaialdian sor-tzen diren hondakinen inguruan, zero zabor gunea izatea nahi dute antolatzaileek. "Horretarako jangeletan berrerabiltzeko tresneria erabili eta zabor organikoa biltzeko azpiegitura antolatuko da", azpimarratu zuen Lasak.

Kilometroak 2012 jaiaren helburu nagusia Aita Larramendi ikastolak dituen inbertsio gastuei aurre egitea da. Egun osoan zehar bilduko den dirua ikastolak ezinbestean egin beharreko handitze lanetako inbertsio beharretara bideratuko dute. Izan ere, ikasleen matrikulazioak gora egin du eta lehen hezkuntzako 3.mailatik 6.mailara eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lau mailetarako zor-tzi gelako eraikina ezinbestekoa da. Andoaingo ikastolan, egun, 597 familia eta 866 ikasle daude. 2013an 50 urte beteko ditu eta klandestinitatean sortu bazen ere, "euskaraz ikasi nahi zutenen egindako lanari esker, eskualdean erreferentzia bihurtu da eta herrian errotutako proiektua da", azpimarratu zuen Arantxa Irigoras ikastolako zuzendariak.

KILOMETROAK 2.0.

Jaialdiko argazkiak sarean

Gaur egun komunikabide eta teknologia berriek gizartean duten eragin handia dela eta, Kilometroak 2012 Internetera eta sare sozialetara inoiz baino lotuagoa egongo da. Helduek, adinekoek zein haurrek, baina batez ere gazteek Kilometroetan pasatu gabe ondo pasatzen dutela eta euskarari on egiten diotela azpimarra-tzeko, egunean zehar ateratako argazkiak antolatzaileei helarazteko deialdia egin dute. Facebook, Twitter, Tuenti, posta elektronikoa zein Whatsappa erabiliz, Kilometroen webgunean zein Euskaltelek hirugarren gunean jarriko duen pantaila erraldoian ikusi ahal izango dira jasotako argazki guztiak.

votos comentarios
  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902