Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Urriaren 3an egingo dute lehen bilera bizilagunekin
Parekidetasun sailak "koskarik, mugarik eta espazio beltzik gabeko" herria osatzea du helburu
ainara lozano - Viernes, 28 de Septiembre de 2012 - Actualizado a las 05:25h
votos
comentarios
García eta Eizmendi Frantziskotarren ondoko lurpeko pasagunean, Zarauzko puntu beltzetako bat.
Vista:
zarautz. Udaleko Parekidetasun sailak bultzatuta, hiri debekatuaren mapa eta hirigintza genero-inpaktua aplikatzeko prozesua jarriko dute abian Zarautzen. Elhuyar aholkularitzak eta Hiria Kolektiboak gidatuko dute hurrengo asteko lehen bilerekin hasiko den egitasmoa.
"Herria denontzat bizileku erosoa eta espazio publiko egokia izan dadin bilatu nahi dugu. Koskarik, harresirik, zailtasunik, mugarik eta espazio beltzik gabe", nabarmendu zuen atzoko aurkezpenean Ane Eizmendi Parekidetasun saileko zinegotziak. Elhuyarreko Maddi Garciak proiektuaren helburua, "Zarautzen hirigintza eta generoaren inguruko diagnosia egitea eta proposamen zehatzak lantzea" dela jakinarazi zuen. Honela, lau ardatzen arabera jardungo dira lanean: ekipamenduak, mugikortasuna, espazio publikoa eta presentzia sinbolikoa. "Emakumeek zein gizonek aukera berdinekin eta segurtasun osoz ibiltzeko Zarautz egiteko ahalegina egingo dugu", gaineratu zuen Garciak. Hori guztia lantzeko tailerrak antolatuko dituzte udaleko ordezkari politikoekin eta teknikariekin, zein herriko talde ezberdinekin.
Bilerak hurrengo astean hasiko dira Etxezabalan, ondoko egutegiarekin: urriaren 3an (asteazkena), 10.00etatik 12.00etara jubilatuekin eta 17.00etatik 20.00etara hezkuntzako kideekin; urriaren 4ean, 17.00etatik 20.00etara herritarrekin (euskaraz); urriaren 10ean, 10.00etatik 12.00etara, jubilatuekin eta, 18.00etatik 21.00etara, Zarauzko Berdintasun Kontseiluko kideekin eta urriaren 11n, 17.00etatik 20.00etara, herritarrekin (gazteleraz). Tailerretan parte har-tzeko Parekidetasun sailean eman beharko da izena (943 005117).
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Un vídeo de una televisión taiwanesa se mofa de la situación del Estado
Una televisión taiwanesa recrea la situación que vive el Estado a través de unos dibujos animados.
Urkullu y Mas se han reunido hoy para analizar la situación política
El cita estaba prevista hace varios meses, pero se ha celebrado hoy por cuestiones de agenda
Publicidad