Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Donostia

Autorik ez eta hamaika ekimen izan dira Antiguako Matia kalean

Mugikortasun jasangarriaren astea amaitzeko txirrindulari martxa izango da gaur

n.g. - Domingo, 23 de Septiembre de 2012 - Actualizado a las 05:26h

  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Donostia. Autorik ez eta herritarrek hartu zuten atzo Antiguako Matia kalea. Europako mugikortasun jasangarriaren astearen baitan, Udalak kalea ibilgailuei ixtea eta espazio publiko hori berreskuratzea proposatu zuen: Nire autorik gabeko hiria bataiatu zuen ekimena.

Pasa den larunbatean ekin zioten Donostiako Udalak eta Cristina Enea Fundazioak mugikortasun jasangarria aldarrikatzeko prestatutako programari. Ordutik Uliara ibilaldiak, paseo osasungarriak, eskola bideak eta txirrindularien-tzako merienda ere egin dituzte.

Asteari amaiera emateko atzo goizean Matia kaleak hartu zuen mugikortasun jasangarriaren aldeko aldarrikapena eta gaur txirrindularien txanda izango da: Kalapie eta Donostiroller elkarteekin batera, irteera antolatu dute 12.00etatik aurrera. Kursaaletik abiatuko dira eta amaieran mokadu bat eskainiko diete parte-hartzaileei.

Mugitu norabide onean! lemapean aste honetan zehar antolatutako ekimen guztien helburua herritarrak jabearaztea zen, energia aldetik eraginkorragoak diren garraiobideak lortzen laguntzen duten ohituren alde egin dezaten.

votos comentarios
  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902