Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ziritik

Zorrak zor, lepoa lodi

XABIER EUZKITZE - Domingo, 23 de Septiembre de 2012 - Actualizado a las 05:27h

  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

geuk sortzen dugu. Horixe erantzun zuten lehengo batean Espainiako bi futbolari famatuk, irabazten duten dirutza bidezkoa den galdegin zietenean. Aste gutxian irabazten dute langile xehe batek bizitza osoan adina baina, dirudienez, ezin zaie ezer leporatu, futbolak berak sortzen du dirutza hori. Espainiako ligako taldeek 800 milioi euroko zorra dute herri diru-kutxarekin. Gainera, kopuru horretan sartu gabe daude Gizarte-segurantzarekin dituzten zorrak. Horrek kirol arloan sortzen dituen desberdintasun eta bidegabekeriak ez dira makalak. Atletico Madrilek, esate baterako, 120 milioiko zorra du, Realak Ogasunarekiko kontuak garbi dituen bitartean. Egiari zor, esan dezadan Gipuzkoako Aldundiak sei milioiko zorra barkatu ziola Realari. Kopuru txikia, edozein gisaz, beste zenbaitenekin konparaturik. 120 milioi diru asko da, eta diru askorekin talde lehiakorragoak osa daitezke. Bidezkoa al da madrildarrek iaz irabazitako UEFA saria? Ez al dute abantaila nabarmenarekin jokatu? Nola egingo diete aurre harrobia oinarri dutenek diru publikoa ez ordaintzearen truke osatutako talde "aberatsei"?

Kirol arloa da, halere, larritasunik gutxienekoa. Hipoteka ordaindu ezin duten milaka herritar etxerik gabe geratzen ari diren bitartean, futbol taldeekin eskuzabaltasun harrigarriz jokatzen dute bankuek eta erakunde publikoek. Errealitate hori hain urruneko duten izarrek, burbuila batean bizi direnek, edonoren begietan higuingarri diren adierazpenak egiten segitzen dute oraindik. Analista ia denak bat datoz Cristiano Ronaldoren tristezia diru kontuek eragina dela esaten. Futbolaren eta publizitatearen bitartez urtean irabazten dituen 30 milioiak ez aski, nonbait. Guapoa, famatua eta aberatsa da, horregatik omen diogu denok inbidia, baina zoriontsua ez. Beraz, Madrilen eroso eta pozik senti dadin, jarraitzaileek saiatu behar goxotasuna eskaintzen, etxerik gabe geldi-tzeko arriskuan diren hainbat koitadu barne.

votos comentarios
  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902