Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Donostia

Sei ibilbide osasungarri proposatzeko liburuxkak kaleratu dituzte

Martutenen, Altzan, Intxaurrondon eta Aieten egiteko bide errazak dira, pertsona nagusiei zuzenduta

a.z. - Sábado, 22 de Septiembre de 2012 - Actualizado a las 05:25h

  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Donostia. Donostiako auzo altuetan egiteko sei ibilbide osasungarri proposatu dituzte Udalak eta Eusko Jaurlaritzak eta 5.000 liburuxka banatu dituzte hiriko elkarte eta anbulategietan informazioarekin. Ibilbideak batez ere pertsona nagusiei zuzenduta daude eta errazak dira, 1,2 eta 3,6 kilometro bitartekoak.

Liburuxka hauetan, adibidez, Ametzagaina parketik paseatzea proposatzen da, Txaparrenetik, Miramon parketik edo Lau Haizeta ingurutik. Kontuan hartu da, esaterako, bide lauak izatea, atseden hartzeko bankuak egotea han eta hemen eta autobusetan heldu ahal izatea, besteak beste, pertsona nagusiek erraz egin ditzaten.

Juan Karlos Izagirre alkateak proposamen hauekin hiriko auzo altuetan ere paseatzea posible dela nabarmendu nahi izan dutela esan zuen eta liburuxka hauek kalera-tzeaz gain, bestelako ekimenak ere egingo dituztela aurreratu zuen, hainbat gaixotasun prebenitzeko edo sendatzeko egokiak.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko sailarekin elkarlanean egin dituzte liburuxkak, hiritarren artean joera osasungarriak bultzatzeko asmoarekin, Joxe Maria Begiristain Osasun Publikoko Gipuzkoako ordezkariak agertu zuenez. Zahartzaro aktiboa ere bultzatu nahi dutela gaineratu zuen Izagirrek horrelako ekimenen bidez.

Liburuxka hauetan proposatutako sei ibilbideak aukeratzeko bi erakundeotako teknikoez gain, auzoetako adineko pertsonen elkarteek ere hartu dute parte, baita Club Vasco de Camping elkarteak eta Barandiaran ikastetxeak ere.

votos comentarios
  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902