Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Urola Kosta

Bizikletan eginiko bidaia batekin hasiko da Zarauzko Mugikortasun Astea

'kiwizibidaia'

hitzaldia eskainiko dute gaur (19.00)

Bihar haurrentzat bide heziketa zirkuitua jarriko dute eta etzi bizikleta egoki erabiltzen erakutsiko dute

ainara lozano - Martes, 18 de Septiembre de 2012 - Actualizado a las 05:26h

  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti
Zarauzko ikastolako ikasle ugari bizikletekin

(A. L)

Galería Noticia

zarautz. Bizikletan eginiko bidaia erakutsiz hasiko da gaur Zarauzko Mugikortasun Astea eta larunbata bitarte jasangarritasuna bultzatzea izango dute helburu ekimenek. Honela, Udalak auto pribatua baztertu eta oinez, bizikletaz zein garraio publikoan ibiltzera bultzatu nahi ditu herritarrak. Horretarako Hartu parte zure hiriko mugikortasun-planetan: ibili norabide egokian! leloa aukeratu du.

Ekimenekin hasteko, Kiwizibidaia ikus-entzunezko lana ikusteko aukera izango dute bizilagunek gaur, 19.00etan hasita, gaztetxean. Duela bi urte Rosa Lizaso, Mikel Bringas eta beraien seme-alabak Eki eta Lur, bost eta bi urtekoak, hurrenez hurren, Zeelanda Berria zeharkatu zuten bizikleta gainean eta horren inguruko lana egin zuten eta hainbat herritan izan dira aurkezten. Hiru hilabetetan edukitako bizipenak azalduko dituzte protagonistek.

Bihar berriz, bide heziketarako zirkuitua prestatuko dute sei eta hamabi urte bitarteko haurrentzat eta 17.30etik 19.30era izango dute bertan ibiltzeko aukera. Lege Zaharren enparantzan jarriko dute zirkuitua. Ostegunean, Kirola eginez, ikasi bizikleta modu egokian erabiltzen lelopean, Zarauzko neska-mutilak gurasoekin batera arituko dira ibilbide ezberdinak burutzen Itxasmendin, txirrindularitza entrenamendurako erabiltzen den atletismoko pistan. Oztopo eta zailtasunei modu seguru batean aurre egiteko aukerak ikasiko dituzte partehartzaileek. Gainera, Gira Bira klubeko pistako bizikletak ikusteko aukera ere izango da bertan. Ekitaldia 18.00etatik 20.00etara luzatuko da.

autobusa, doakoa Larunbatean autorik gabeko eguna ospatuko dute eta XIV. Txirrindulari Txikien Eguna izango da urtero legez, haur ugariren partehartzearekin. Araba kaletik, Lizardi Institutuaren aurretik irtengo dira partehartzaileak, 10.00etan. Bestalde, Zarautz nire autorik gabeko eguna ere izango da eta autobusa doan hartzeko aukera eskainiko dute egun osoan.

Aurten gainera, Eskolako Agenda 21 ekimenak hamar urte bete ditu eta urteurrena ospatzeko erakusketa eta informazio puntua jarriko dituzte larunbatean, 11.00etatik 14.00etara, Lege Zaharren enparantzan. Eskola Agenda 21 proiektua gizarteratzea du helburu erakusketak eta bertan Zarauzko ikastetxe guztiek azken hamar urte hauetan egin duten lanen berri emango da.

Udalak azaldu duenez, auto pribatuen erabilera murrizte aldera, laster mugikortasun mahai abian jarriko dute, TAO sistema, bus zerbitzua, eta antzerako neurriak lantzeko.

votos comentarios
  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902