Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Azkoitiko herriak azken hamar urteotan bere parrokoa izan den Jose Maria Astigarraga agurtuko du gaur; meza, musika eta bazkari batekin. Hori dela eta, egunkari hau Elgoibarko Sagarraga baserrian jaio zen apaizarekin bildu da, bere bizipenak ezagutzeko
Jabi Leon - Domingo, 16 de Septiembre de 2012 - Actualizado a las 05:26h
votos
comentarios
Jose Maria Astigarraga bere etxeko balkoian; San Martin dorrea atzean duela. (jabi leon)
Vista:
Azkoitia. Apaiz izendatu zutenetik, Jose Maria Astigarraga 74 urteko elgoibartarra Nuarben, Errenterian, Arrasaten eta Azkoitian aritu da lanean eta leku guztietan zoriontsu izan dela aitortzen du. Orain, bere bizitzaren etapa berri bati egin beharko dio aurre eta horretarako ere prest dagoela dio. Hurrengo egunotan Donostiako seminarioan dagoen egoitzara joango da baina horren aurretik azkoitiarrek bera behar bezala agurtzeko antolatu duten gaurko jardunaldiarekin disfrutatzeko prest agertzen da. Bidaiari, irakurle eta ikasle amorratua, Astigarragak jaso duen laguntza eta tratuagatik eskerrak ematen esango dio agur Azkoitiko herriari.
Zergatik egin zinen apaiz?
Egia esaten badizut ez nuen inolako asmorik. Nire aitak Elgoibarko San Pedro fabrikan egiten zuen lan eta ni aukeratu ninduten bertako bulegoetan lan egiteko. Orduan, bulegoan lan egitea asko zen baina egun batean amak parrokoarengana bidali ninduen enkargu bat egiteko eta handik irtetzerakoan parrokoak ea zergatik ez nintzen apaiz egitera animatzen galdetu zidan. Ordura arte hori ez zitzaidan inoiz burutik pasa baina pentsatzen hasi nintzen eta azkenean seminarioan sartzea erabaki nuen; nahiz eta aitari izugarrizko disgustoa eman.
Non ikasi zenuen apaiz egiteko?
Lehenik eta behin, 14 urte nituela Mutrikuko Saturraran hondartzaren ondoan zegoen seminarioan izan nintzen eta gero, hiru bat urte beranduago, Donostian egin zuten seminario berria inauguratzea tokatu zitzaigun.
Eta handik?
Handik lanera. Lehenbiziko bi urte baino pixkat gehiago Nuarben eman nituen eta handik Errenteriara bidali ninduten. Bertan, ikastolan, institutuan eta gazte mugimenduan egon nintzen lanean 18 urtetan. Gizarteko problematikaren inguruan egin nuen lan asko, ikuspuntu erlijioso batetik. Gainera, bertan osatu nuen gaur egun nire familia dena.
Nola osatu zenuen familia bat apaiz izanda?
Aurretik banuen nire familia, noski, baina Errenterian hamar bat urte neramatzala egoera bitxia bizitzea tokatu zitzaidan. Bost ume zituen familia batekin oso harreman ona nuen. Ni apopilo nengoen etxe batean eta familia hau beheko pisuan bizi zen. Ama alargun geratu zen eta ni ahal izan nuen guztia laguntzen saiatu nintzen. Une askotan umeak nirekin egoten ziren eta egun batean ama gaixotu zen. Bere egoera kontatu zidan eta umeengatik oso kezkatuta zegoen. Horrela, lasai egoteko esan nion; umeak nik zainduko nituela prometitu nion eta hala egin nuen; oso gustora gainera.
Errenteriatik Arrasatera joatea tokatu zitzaizun. Zer oroitzapen dituzu garai haietatik?
Oso oroitzapen ona daukat. Arrasaten ere 18 urte eman nituen eta gauza asko egin genituen. Heldu nintzenean eliza ia erorita zegoen eta goitik behera berritzea lortu genuen. Helburu hori ez zen batere erraza, eliza berritzeak orduko 80 milioi pezetako kostea zuelako. Hala ere, herritarrek primeran erantzun zuten eta dena ordaindu ondoren dorrean museo txiki bat egiteko dirua geratu zitzaigun.
Eta Arrasatetik Azkoitira, ezta?
Bai, hala da, 2002an etorri nintzen Azkoitira. Beraz, hamar urte eman ditut hemen lanean.
Nola sentitu zara Azkoitian?
Lanean egon naizen Gipuzkoako herri guztietan bezala, zoriontsua izan naiz hemen ere. Bizitza oparoa egin dudalakoan nago eta egia esaten badizut ez nuke ezer kenduko; ezta bizi izandako une txarrak.
Beraz, ondo hartu zintuzten Azkoitian ere...
Orokorrean bai, nahiz eta hasiera batean talde batzuen errezeloa izan. Ni ez naiz sekula diskurtso teknikoen aldekoa izan; egiten ari naizena bizitzea gustatzen zait. Horregatik, jendeak heldu nintzenetik ikusi zuen nire diskurtsoak eta mezuak oso ezberdinak zirela... baina azkenean herritarrek ulertu dute nire barrutik ateratzen zaidana ematen diodala jendeari; ondo pentsatuta baina barrutik ateratzen zaidana.
Azkoitiko herriak zuri agur esateko hainbat ekintza antolatu ditu gaurko. Nola bizi izango duzu?
Holako gauzak ez zaizkit gehiegi gustatzen baina datorrenari aurre egingo diot; beti bezala. Herriak nahi izan du agurra egitea eta pozik onartzen dut. Hori bai, saiatuko naiz gehiegi ez emozionatzen.
Komentatzen didazu, Palestina, Turkia eta beste hainbat herrialde ezagutu dituzula bidaiatzen. Zein izan da zure bizitzako esperientziarik onena?
Ez daukat zalantzarik. Hanketako giharretan urteekin okerrera joan den gaixotasuna daukat baina 50 bat urte nituela Sinai mendia igotzea lortu nuen; nahiz eta medikuak gero izugarrizko bronka bota. Goizeko lauretan irten ginen eta bi lagunen laguntza eta animoekin gora heltzea lortu nuen. Gainera, goian meza eman nuen, harkaitz baten gainean. Une hori ez dut inoiz ahaztuko.
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Plantean la prisión permanente revisable para magnicidas, terroristas y asesinos
Un médico se enfrenta a más de 300 años de cárcel por más de cien abortos ilegales
Lo acusan de delitos de aborto, asociación ilícita y un delito continuado de falsedad documental.
Aprobados los impuestos en el sector eléctrico para acabar con el déficit
Implanta impuestos nucleares, un canon hidráulico, un gravamen del 6% a la producción de electricidad y céntimos verdes para el gas, carbón y fuel.
Publicidad