Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Kamerarik gabe

Argazkia

maddalen iriarte - Jueves, 13 de Septiembre de 2012 - Actualizado a las 05:25h

  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

hASI da hauteskunde kanpaina, eta hasiko da berriz ere urriaren 4tik 5erako goizaldean eta hasi zen orain dela hilabete mordoxka. Ez dut uste sorpresa handiegirik hartu genuenik Patxi Lopez lehendakariak hauteskundeak aurreratuko zituela esan zuenean. Arrazoiak zeintzuk izan diren, berak zer esan duen, egia-egia zein den auskalo. Nik egia esan Lopezengandik, Zapaterok egin zuen antzekoren bat eta hark egin zuen garaitsuan espero nuen eta poztu egin naiz gainera, kurtsoa gauzak garbi ditugula hasiko dugulako eta ez dugulako ibili beharko otsaila-martxoan hauteskunde prozesuek beraiekin dakarten geldialdia tarteko etena egin beharrean. Gaur egungo egoeran garrantzitsua iruditzen zait.

Gai honekin zerikusia duen edozertan murgilduta nago, beraz, lehendakariak abuztuaren 21ean, hauteskundeak bi hilabete beranduago izango zirela esan zuenetik. Honela ba egunkari honetan bertan topatu nuen El Lejano parlamento ideal titulupean J. Arretxek, EHU-ko udako ikastaroetan izandako solasaz idatzitako kronika. EAJ, PSE,PP, Aralar, EA, Ezker Anitza eta UPyDko ordezkariak bildu ziren eta legebiltzar ideal hori nola izango li-tzatekeen hainbat zertzelada eman zituzten. Ofizialki ez bada ere hauteskunde kanpainan egoteak izango zuen eraginik eta Estibaliz Ruiz de Azua lankideak amaieran ongi gogoratu zien hori.

Nolakoa litzatekeen legebiltzar ideala, egokiena, bakoitzak izango du bere iritzia. Euskal Herrian zenbat behar diren, zenbat nahi genituzkeen, nahi lituzkeen bakoitzak, hori ere eztabaidarako.

Argi daukadana da kronika hura hornitzen zuen argazkia, ekitaldi hartara aipatutako alderdietatik joan zen ordezkaritzarena beraz, ez zitzaidala gustatu. Ez ezer dudalako joan zen pertsona haietako inoren aurka, ekitaldi hartan, emakumerik ez zegoelako baizik. Ez dakit ez zituzten emakumeak deitu, ez zuten joan nahi izan, debekatua zuten sarrera, alderdiei ez zitzaien bururatu... baina emakumea moderatzailea baino ez zen. Nik ez dut halako parlamenturik amesten.

votos comentarios
  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Últimas Noticias Multimedia

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902