Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Baserritarren eguna, pilota partidak, su artifizialak eta doverren musika izan dira hondarribian jaiei agur esateko
hondarribia, xabier sagarzazu - Miércoles, 12 de Septiembre de 2012 - Actualizado a las 05:25h
votos
comentarios
Hondarribiko Alamedak atzoko eguerdi partean erakusten zuen itxura.
Vista:
aMAITU dira aurtengo Hondarribiko jaiak, sei egunetako algara, adin eta gustu orotarako programa eta giro alaiarekin.
Atzokoa izan zen azken eguna eta ohi bezala, baserriko mundua protagonista izan zen, Alamedan egin zen Baserritarren Egunean. Han azoka, bertsolariak, herri kirolak eta trikitilariak izan ziren, besteak beste. Eta jendea ere, eguraldiak lagunduta, ugari.
"Gustagarria da urtero honera etortzea, lanak uzten badit behin-tzat", esan zuen karroan bere umetxoa zeraman Jon Elizazu 30 urteko hondarribiarrak.
Gazte honen ustez, "Baserritar Eguna jaien amaiera polita izaten da eta pena merezi du. Gutxienez taloren bat jan ohi dugu eta zer edo zer erosiko dugu etxera eramateko, dela gazta, txorizoa edo pastel edo gozokiren bat".
Elizazuk, gainera, ama lagundu ohi du egun honetan. "Baratza daukate gurasoek eta postua jar-tzen dute azokan", azaldu zuen.
Pozgarria da Alameda bere izaerara bueltatzen ikustea, urtean behingoz bada ere, azokarekin jendez gainezka eta bizirik. Pena ematen dit urtean zehar aparkaleku soil bezala izaten duen itxurak", gehitu zuen.
Azokako postuak
Aukera zabala, salmenta onak
Asteazkenero egiten da herriko baserritarren azoka Alamedatik oso gertu, Santa Maria ateaurrean. Baina irailaren 11ko Baserritarren Egunean, aukera zabalagoa izan ohi da Hondarribiko Alamedan, bertako zein kanpokoen postuak jartzen baitira.
Herritar eta bisitariek barazkiak, fruta, gazta, hestebeteak eta era guztietako pastel eta gozoak dastatu eta erosteko aukera zuten atzokoa. Gainera, talogileak ere han ziren. Saltzaileentzat, azoka polita izan ohi da.
"Zortzi bat urte daramatzagu Hondarribira etortzen eta pozik, gainera. Azokaz azoka mugitzen gara eta beste leku askotan salmentek behera egiten dutela nabaritzen badugu ere, hemen, mantendu egiten dira. Hori ez da gutxi, denbora hauetan", esan zuen Bizkaiko Larrebetzu herritik Hondarribira etorritako Asier Bengoak, Sarrikola okindegi eta gozotegiko arduradunak.
Salmentez gain, lehiaketak ere egin ziren. Abereena Jaizubia auzoko Amunetxiki baserriko Felix Ugartek irabazi zuen, eta barazkiena, Montaña auzoko Gornutz baserriko Maria Pilar Loinazek.
Azokaz aparte, hondarribiarrek beste zenbait ekitaldi izan zituzten jaien azken egunean. Erraldoi eta buruhandiek azken ibilaldia egin zuten eta arratsaldean, pilota partiduak izan ziren Jostaldin. Gauean, su artifizialek eta Dover musika talde madrildarraren musikak esan zieten agur aurtengo jaiei.
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Mariló llamó a Anne Igartiburu por teléfono para disculparse tras la polémica entrevista
Las presentadoras de 'La mañana' y '+Gente' hablaron durante unos minutos en privado para poner paz tras su desencuentro el pasado lunes en el programa de La 1.
La Audiencia Nacional confirma la excarcelación de Uribetxebarria por "razones humanitarias"
El tribunal ha decidido, por cuatro votos a favor y uno en contra, rechazar el recurso de apelación presentado por la Fiscalía y confirmar el auto dictado el pasado 30 de agosto por el juez central de Vigilancia Penitenciaria.
Rajoy duda del rescate en el Congreso, pero lo reconoce en la prensa de Finlandia
El presidente del Ejecutivo reconoce que está estudiando la posibilidad de pedir ayuda al Banco Central Europeo para que compre deuda española.
Gipuzkoa no puede subvencionar "nóminas millonarias" de jugadores
Ha explicado que la institución foral se arriesga a un "grave problema" con los más de 41.000 parados que existen en el territorio.
Acusan a un exdecano de la UPV/EHU de apropiarse de 750.000 euros
En el supuesto fraude estaría implicada también la exdirectora del Departamento de Estomatología M.B.
Publicidad