Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Eskualdeak

Azkoitiko Udalak zabortegiaren egoera "larriagotu" egin dela salatu du

oinartxo-eginoberriko

lur eremuaren egoera okertu egin dela diote

Deskontaminazioaren gastuak 500.000 eurotan baloratu ziren eta orain Eusko Jaurlaritzak 15.000 euro direla dio

n.g. - Miércoles, 5 de Septiembre de 2012 - Actualizado a las 05:24h

  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti
Oinartxo-Eginoberriko zabortegiaren egoera

(N. G)

Galería Noticia

azkoitia. Azkoitiko Udalak Oinartxo-Eginoberriko zabortegiaren egoera "larriagotu" egin dela salatu zuen atzo. Zabortegi horren lurrak Azkoitiko Udalarenak dira 2008az geroztik, orduko udal Gobernuak leku hori Azkoitia Lantzenen bidez erostea erabaki baitzuen. Aurretik, Hierros Eguino SL erosi zion lur eremu hau.

"Deigarria da, salerosketako eskrituran zabortegiaren deskontaminazioaren gastuak 500.000 eurotan baloratu zirela, eta handik zortzi hilabetera, Eusko Jaurlaritzaren aurrean aurkeztutako txosten teknikoak 15.613.000 eurotan baloratzea", esan zuen atzo udal Gobernuak.

"Zabortegiaren deskontaminazioa eta bertako lixibiatuen tratamendua Hierros Eguino SL-ri zegokion legez eta kontratuz, baina hasieratik arduragabeki uko egin dio bere obligazioak betetzeari, eta hori dela eta Azkoitia Lantzenek bere gain hartu behar izan zituen. Horretarako hainbat obra eta kontratu burutu behar izan ditu", gaineratu zuten.

Udalak esan zuenaren arabera, "tartean, azken kontratuaren bidez Lurkide enpresari enkargatu zi-tzaizkion hainbat hobekuntza lanak eta Hirigintza enpresari lan horien zuzendaritza teknikoa. Egin behar ziren lanen artean lixibiatuak jaso eta depuratzeko instalazioak jarri behar zituzten".

Azaldu zutenez, ordea, lehengo astean egoera "erabat korapilatu zen". "Azkoitia Lantzenen partzelan zeuden eta berarenak diren tratamendurako instalakuntzak, indarra erabiliz, eraman egin zituzten. Azkoitiko alkatea, idazkaria, Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu zirenerako ezin izan zuten instalazioen desmuntaia galerazi. Horren ondorioz, ekintza honen egileak, lixibiatuak Urola ibaira isur-tzeko moduan utzi zituzten", adierazi zuten.

Egoeraren larritasuna ikusita, lixibiatuak ibaira isuri eta ingurumenean eta herritarren osasunean egin zitezkeen kalte larriak ekiditzeko helburuarekin, Azkoitiko Udalak urgentziazko hainbat neurri hartu behar izan du: "Enpresa bat kontratatu dugu lixibiatuek ingurumenean sor ditzaketen kalteak ekiditeko, instalakuntzak eraman eta kalteak sortu dituztenen kontra dagozkien salaketak jarri ditugu eta euren betebeharrei uko egiten ari diren enpresei dagozkien erantzukizunak eskatu dizkiegu".

votos comentarios
  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Últimas Noticias Multimedia

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902