Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Su Ta Gar
talde eibartarrak errepidean ospatu du 24. urtemuga, kontzertu gogoangarria Trapagaranen eskainiz
iñaki mendizabal elordi - Domingo, 2 de Septiembre de 2012 - Actualizado a las 05:26h
votos
comentarios
Hiru eibartar eta Zaratamoko fitxaje berria (Igor), Trapagaraneko kontzertua hasi baino lehen. (juan lazkano)
Vista:
trapagaran
Arratsaldeko sei eta erdiak. Seinalatutako eguna heldu da. Lau musikariak Eibarren batu dira, furgoneta tramankuluz bete eta A8rako bidea hartu dute. Zazpietarako Trapagaraneko polikiroldegiaren ondoan aparkatu dute, txosnen ingurunean. "Puntualtasun suitzarra", dio antolatzaileetako batek harrituarena eginez.
Tresneria deskargatu eta oholtza gainera eraman dute. Aitorrek eta Xabik gidatzen dute furgoneta-hustuketa. Xabik ateratzen ditu azken fardelak eta Galder hara-honaka dabil, egonezina otzandu guran. Plaza erdi hutsik dago. Barraken tiroriroak eta txosnetako musika likatsua da Trapagaraneko jaietako soinu-banda. "Txosnetan musika hau en-tzun beharra!", dio Xabik atsekabetuta. Igorrek baietz buruarekin.
Zortziak dira eta eguna nekatzen hasita dago. Gauak irensten du lainoen beruna eta infernuko lehen akordeak entzuten dira plaza zabalean. Xabi bere Gibson zuria jotzen ari da, oholtza erdian, tente-tente, aspaldiko totem zahar bat balitz legez. Keinuak egiten ditu baina serio dago. Igor Díez batzen zaio entsaioan, serio eta motel hasten dela baxua jotzen. Honezkero Galder jarri da bere tronuan, eta bateria astintzen du gogoz; zaldi zoro baten trosta dirudi. Aitor da oholtzara igo-tzen azkena. Ile-mototsak eusten dio biserari (edo baliteke alderantziz izatea). Gibson gorri disdiratsua eskegi du sorbaldan eta mikroak proba-tzen ari da. Oe, eoo, uaaa. Yeah! "Hartuizuz tapoiak eta jarrizuz belarrietan", diosta Igorrek, errukituta. Perilla zarbatsuak irribarra mozten dio, eta saman zintzilik daramatzan bi dadoak begi zuri estrainio bi dira kamiseta beltzaren gainean.
Pascal teknikariarekin hizketan ari da Aitor Gorosabel, soinuari azken ukituak emanez. Dena dago prest. Ia dena. "Tripa bete behar dugu", dio Xabi Bastidak aurpegia zimurtu eta eskuarekin sabela igur-tziz. Aurkitu dute taberna bat. "Zaila da gauez eguneko menua aurki-tzea. Arazo galantak izaten ditugu horrekin. Eta pentsa, dozena bat lagun garenez, karta eskatzen badugu dirutza joaten zaigu horretan bakarrik", azaltzen du Xabik mahai bazterretik. Rockeroen buruhausteak. Entsalada, haragi itxurako abarketa errea eta Paternina ardo botila mahaiaren erdi erdian, mahai-zapiari kolorea ematen. Postrean etxeko flana eta barreak. "Etxeko gatzatua baduzu? Bai? Ba orduan nik flana", botatzen dio Aitorrek siku-siku zerbitzariari. "Momentu hauek gustuko ditugu", agertzen du Xabik, "kontzertua orduko behar beharrezkoa dugu lasaitasun hau, solasaldia, txantxak, apur bat abstrai-tzea, gero datorrenari eusteko".
Eta datorrena ez da katuaren gauerdiko marrama. Goizalde freskoak dakarrena infernuaren aliroia da: heavya. "Urduri nago. Hilabetean ez dugu jo eta urduri nago. Ea ez zaidan letraren bat ahazten", dio kexatuta Aitorrek. Kafea hartu, ordaindu, taberna utzi eta oholtzaren imanari jaramon egiten diote Su Ta Garreko lau kideek, plazara hurbilduz. Pasantean txosnetako jendeak agurtzen ditu, garagardoa eskaini, lepokoren bat edo beste eman... "Jendearen berotasunak mantentzen gaitu bizi-bizi, eta gu ez gara aspertu, ezta kanta zaharrenak jotzerakoan ere. Zuzenekoetan gustura jotzen ditugu", ziurtatzen du Aitorrek. Ordurako Xabik aldatu ditu bermuda txuri koadrodunak eta kamiseta beltza jantzi du, gainetik txaleko bakero bat duela. Burua zapi gorri-beltz handi batekin babestu du, txima luzeak alboetatik dituela, ile turrusta urreztatuak bailiran. "Tira, guk ez dugu uniformerik erabiltzen, horretan ez gara oso heavyak, baina bai, askotan ilun janzten gara", azaltzen du Aitorrek gitarrari sokak aldatzen dizkion bitartean. Galder saltoka dabil bateriaren atzeko aldean, hesi-lasterketa baten atarian balego lez. Izerditan dago jada. Edateko, ura eta coca-colak nonahi.
Hamabiak eta laurden dira. Jende ugari pilatu da oholtzaren parean, eta ausartenak lehen lerroko hesiaren kontra pilatzen dira. Zale berriak eta zaratatsuak 24 urtez errepidean dabilen taldearentzat. Merituren bat izango dute. Non dago misterioa, aspaldiko talde honen indarra? Zuzenekoak argitu dezake zerbait.
enbataren indarra Argiak amatatzen dira eta ke zuri batek hartzen du oholtza. Bat, bi, hiru eta errezel zuriaren zaurietatik hiru itzal beltz ateratzen dira. Bapatean esnatu da gaua eta enbataren indarrez ager-tzen dira oholtza gainean hirurak, Aitor, Xabi eta Igor, 1999ko Zabalera begira jotzen dutela. Akordeek tonu altuak marrazten dituzte airean eta bihotzak ezin dio galapari eutsi. Ba-tzuentzat zarata dena bestetsuentzat mana gazi-gozoa.
Bata bestearen atzetik datoz abestiak, zaharrak zein berriak, olatuen erritual betierekoa imitatuz: Mari, JoTaKe, Itxaropena, Haika mutil, Etsaien hitzak, Ametsak pilatzen, Homo Sapiens, Zain, zure zain... Betiko gidoiari eusten dio Su Ta Garrek, eta 80. hamarkadan estreinatu zuten formulak funtzionatzen du oraindik. Presoen aldarrikapenak, Euskal Herriari deiadar, letra erreibindikatiboak, ukabila goian... Aitorrek badaki jendea motibatzen. Aurrean ditu denak zutunik, saltoka, dantzan, estribilloak errepikatzen, pozez lehertuta. Estasi lurtarra probokatu dute eibartarrek, suzko bihotzak dantzan, komunioi perfektua, plaza irakiten, eskuak eta ahoak gora begira, iraganaren eta orainaren elkarrizketa, bi orduko festa itzela. "Eskerrik asko guztioi, zuek ematen diguzue aurrera jarraitzeko indarra. Zuek barik ez gara ezer. Eskerrik asko, bihotzez", eta lau musikariak besarkatzen dira oholtzaren muturrean, argi horiaren azpian, jarrai-tzaileei txaloka.
"Uf, itzela izan da. Orain dela hamar urte izan ginen hemen, baina gaur jende gehiago egon da. Ez dakit zergatik baina askozaz jende gehiago ikusi dut. Eta bazekizkiten kantak, redio, bazekizkiten!", ospa-tzen du Aitorrek kamerino lanak egiten dituen kontenedore barruan. Galder lehertuta heldu da eta aulki txiki baten gainean botatzen du bere gorputza. Hustuta geratu da. "Bere azken kontzertua balitz legez jotzen du beti Galderrek. Ikaragarria da daukan energia", dio Aitorrek, Igor besarkatzen duen bitartean. "Ondo, ondo joan da, ezta?", diotso musikari gazteari beteranoak. "Gustura, bai", erantzuten dio taldeko baxuak.
Kamerino inprobisatua da guztien zorionaren lekuko: sakonak dira irribarreak, benetakoak besarkadak eta begiradak. Amaitu da gaurkoa. Izango da besterik aurrerantzean, irailean bertan. "Hau itzela da, pribilegiatuak gara", dio Xabik kanpoan zain dagoen gau beltzari atea zarratu orduko. Goizaldeko ordu bi eta erdiak dira eta barruan dana dago nare.
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Publicidad