Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Eskualdeak

Artzain txikientzat bisita gidatua antolatu du Debak iganderako

artzainak nola bizi diren eta taloa eta gazta egiten ikasiko dute gaztetxoek

Igande honetan eta hilaren 26an egingo dituzte hiru orduko irtenaldiak Lasturretik abiatuta

n.g. - Jueves, 9 de Agosto de 2012 - Actualizado a las 05:28h

  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti
Gaztetxo batzuk taloa nola egiten den ikasten

(n.g)

Galería Noticia

Deba. Artzain txikientzat bisita gidatuak egingo dituzte Deban igande honetan eta hilaren 26an. Hau da, gaztetxoei zuzendutako irtenaldiak egingo dituzte eta horietan artzain baten bizimodua ezagutuko dute umeek, taloa eta gazta egiten ikasiko dute eta tapiz txiki bat ere egingo dute parte-hartzaileek.

Azken finean, buruan txapela eta makila eskuan hartuta, etxeko txikiak artzain bihurtuko dira egun batez. Hasteko, indarrak hartzeko, familiak talo tailer dibertigarri batean parte hartuko du, Lasturko antzinako errotan artoa xehetu ondoren. Eta, nola ez, tailerra buka-tzean taloa eta txorizoa jango dute.

Ondoren ardi latxak bisitatuko dituzte parte-hartzaileek eta, gainera, benetako Idiazabal gazta nola egiten den ere ikasiko dute. Amai-tzeko, antzinako tailer batean etxera eramango duten tapiza egingo dute gaztetxoek. Guztira hiru ordu iraungo ditu bisitak.

Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute Debako Turismo bulegoan edo Euskal Kostaldeko Geoparkearen webgunean (www.geoparkea.com). Igandean 10.30ean agertu beharko dute Lasturreko plazan, bertatik abiatuko baitira txangoan. Gehienez 22 pertsonek osatuko dute bisitaldi honetako taldea. Haurrek zortzi euro ordaindu beharko dituzte (hamabi urtetik beherakoek) eta, helduek, berriz, hamabi euro.

ibilaldiak Bisita gidatu hau Euskal Kostaldeko Geoparkeak antolatzen dituen txangoetako bat da. Zumaia, Deba eta Mutrikuko hainbat txoko ezagutzeko bisitak ere antolatzen ditu urte osoan zehar. Herri hauetako kostaldeko flyscha eta karsta ezagutzeko ibilaldiak ere proposa-tzen ditu Geoparkeak.

votos comentarios
  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902