Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Oiartzuarrek
bihar agurtuko dituzte aurtengo festak arkume jatearekin eta marmitako lehiaketarekin
n.g. - Domingo, 5 de Agosto de 2012 - Actualizado a las 05:24h
votos
comentarios
Sagardo lehiaketa eta dastaketa Elizalden. (iker azurmendi)
Vista:
SAGARDO usaina nabari zen atzo Oiartzunen. Ostegunean abiatu zituzten aurtengo xanistebanak eta atzoko eguna baserritarrei eskaini zieten: idi demarekin hasi zen eguna eta, nola ez, Oiar-tzungo harria erabili zuten, 1.800 kilokoa.
Ondoren hasi zen sagardo lehiaketa Done Eztebe plazan, eguerdi aldera: basoa erosita, herriko sagardoa dastatzeko aukera izan zuten oiartzuar eta bisitariek bazkalaurretik. Beñat Gaztelumendi eta Sebastian Lizaso bertsolariak izan zituzten lagun taula gainetik giroa berotzeko lanetan.
Idi demaren bigarren txanda arratsaldean izan zen eta herri kirolak ere izan zituzten ikusgai herritarrek eta baita erraldoiek ere: Euskal Herriko giganteen topaketa hartu zuten Oiartzungo kaleek atzo.
bi egun aurretik
Gaur gazteak, bihar haurrak
Eta atzo baserritarrak izan baziren omenduak, gaur gazteek izango dute protagonismoa xanistebanetan. Besteak beste, haien txupinazo propioa ere izango dute 13.00etan, haiek prestatutako bazkari herrikoiaren aurretik. Indarrak hartu eta gogoz ekingo diete gazte jolasei arratsaldean, baita Done Eztebe plazan prestatuko duten apar festari ere.
Haurrei eskainiko dieten egunarekin agurtuko dituzte bihar xanistebanak Oiartzunen. Eta gaztetxoentzat, musika, erraldoiak eta jokuez gain, txokolatada ere prestatu dute arratsalderako. Horrez gain, hala ere, egun gastronomikoa ere izango da: eguerdian arkume jatea izango da eta arratsaldean, marmitako lehiaketa eta dastaketa. Horrela, behin-tzat, zapore onarekin agurtuko dituzte festak.
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Rajoy, sobre el rescate: "Yo no tengo tomada aún ninguna decisión"
No tiene intención de bajar las pensiones el próximo año. No ha decidido si prorrogará la ayuda de 420 euros a los parados. No se plantea convocar un referéndum.
Publicidad