Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Errenteria

Xenpelarren omenez eskultura bat egiteko lehiaketa abiatu du

hilaren bukaerara arte

dago zabalik proposamenak aurkezteko epea

Bertso Eskolaren 25. urteurrenarekin bat dator omenaldia eta eskultura abenduan jarriko dute Foru plazaren inguruan

n.g. - Viernes, 3 de Agosto de 2012 - Actualizado a las 05:25h

  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti
Errenteriako Foru plazan jarriko dute Xenpelarren omenezko eskultura

(A. Muga)

Galería Noticia

errenteria. Xenpelar bertsolariaren omenez eta hark herrian utzitako kultur ondarea errekonozitzeko, eskultura bat jarri nahi du Errenteriako Udalak eta proposamenak jasotzeko lehiaketa abiatu du.

Horrela, hilaren bukaerara arte dago zabalik proposamenak aurkezteko epea. Ondoren, bat aukeratu eta Udalaren asmoa abenduaren 15erako eskultura jada eginda eta kalean erakusgai egotea da. Oraindik leku zehatza erabakitzeke dago (lanaren arabera zehaztuko dute non), baina Foru plazaren inguruan jarriko dutela aurreratu du Udalak.

Eskultura aukeratzeko epaimahai bat osatuko da espreski eta bertan, Udaleko ordezkariez gain, Errenteriako kultur eta arte arloko pertsona bat eta bertsolaritzan aditua den beste bat egongo da, baita aurten 25 urte betetzen dituen Xenpelar Bertso Eskolako kide bat ere.

Irabazleak 20.000 euroko saria jasoko du lana gauzatzeko eta Udalari entregatzeko. Lehiaketako araudian agertzen denez, abenduaren erdialderako entregatu beharko du autoreak eskultura, bertsolariaren omenez bere herio-tzaren urteurrenean antolatuko diren ekimenen baitan inauguratu ahal izateko.

senperelarre Xenpelar Errenterian jaio zen 1835. urtean, Senperelarre edo Xenpelarre baserrian (Oiartzungo mugatik gertu). Ezkondu ondoren, herriko Madalena kaleko etxe batean bizi izan zen: gaur egun erakusketetarako aretoa, bilgunea eta haur liburutegia hartzen ditu bertsolariaren izenarekin bataiatu zen etxe horrek.

34 urtekin hil zen Xenpelar. Bizi-tza motza izan bazuen ere, bertsolaritzari ekarpen handia egin zion. Bere garaiko bertsolari onenetakoa izan zen eta gaur egunera arte heldu zaizkigu bere bertsopaperak edo bertso idatziak: hizkuntza aberatsa, zailtasun teknikoa eta errima bikainak agertzen dituzte errenteriarraren obrek.

votos comentarios
  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902