Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Bidasoa-Txingudi naiara zubillaga corredera kutxaren eramalea hondarribiko santiago eguneko jaian

"Kutxarekin buelta asko ematen saiatuko naiz, baina arrantza ez dago horren menpe"

Naiara Zubillagak 23 urte ditu eta arrantzaleen alaba, iloba eta biloba da. Pedagogia amaitu ondoren, orain Lehen Hezkuntzako irakasle izateko ikasten ari da. Pasa den ekainaren 29an aukeratu zuten asteazken honetan, Hondarribiko Santiago eguneko jaian, Kutxa eramateko

xabier sagarzazu - Domingo, 22 de Julio de 2012 - Actualizado a las 05:26h

  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti
Naiara Zubillaga, Beko Errotako inguruan.

Naiara Zubillaga, Beko Errotako inguruan. (x.s)

Galería Noticia

hondarribia. Irribarrea du aurpegian egun hauetan eta ilusioa ere nabari zaio Naiara Zubillagari. "Dena prest" dauka asteazkenean Done Pedro Itsas Gizonen Kofradiak urtero berritzen duen mendeetako ohiturari jarraipena emateko. "Oso hunkigarria" da berarentzat eta familia osoarentzat Santiago egunean buru gainean Kutxa eramateko aukeratua izatea.

Urduri al zaude astezkenerako? Dena prest duzu dagoeneko?

Lehenengo egunetan nahiko urduri egon nintzen, Kutxa eramateak asko suposatzen baitu eta, gainera, ez nekien pisua eramateko gai izango nintzen edo, hobeto, nola egin behar den. Zorionez, entsegu eta entrenamenduekin berehala hasi nintzen eta orain lasai nago, ikasi baitut nola egin behar den. Eskerrak eman behar dizkiot jende askori baina, bereziki, Kutxaren eramaleak urtero laguntzen dituzten bi emakumeei, Xegun eta Balbinari.

Zenbateko pisu eraman behar duzu buruan? Gogorra al da?

Santiago egunean Kutxak 18 kilo inguru pisatzen ditu eta aste hauetako entrenamenduetan, 21 kilora arteko pisuarekin aritu naiz. Xegun eta Balbinaren zein aurretik kutxa eraman izan duten beste zenbaiten aholkuei esker, eta prestatu ondoren, ondo moldatuko naizela uste dut.

Nola jakin zenuen Kutxa eramateko aukeratua izan zinela?

Kofradiako Abate Nagusiak, Norberto Emazabalek, telefonoz deitu zidan San Pedro egunean, ea Kutxa eraman nahi nuen galdetzeko. Sekulako sorpresa izan zen nire-tzat, ez bainuen horrelakorik espero. Asko emozionatu nintzen eta berehala baietz esan nion.

Zer suposatzen du zuretzat Kutxa eramateak? Nola bizi izan duzue etxean Santiago eguneko jaia?

Arrantzale familiakoa naiz. Aita eta anaia itsasoan ibilitakoak dira urte askotan, lehengusuak, osabak, aitonak... Arrantzaleen familientzat oso berezia da Santiago eguna. Gure etxean beti elkartzen gara bazkari handia egiteko, oso gogoko dudan jaia izan da beti. Aurtengoa, oraindik bereziagoa izango da, bai nire-tzat, baita familia osoarentzat ere.

Nola ikusten duzu arrantzaren eta arrantzaleen etorkizuna herrian?

Etorkizuna nahiko ilun ikusten dut. Arraina itsasoan badago, kasu gehienetan, baina arrantzaleek gero eta oztopo gehiago dauzkate beraien lana behar bezala egin eta bizimodu bat edukitzeko. Kuotak direla batzuetan, erregaien eta beste kostuen prezio altuak, kostu horiek kubritzera iristen ez diren salmenta prezioak... Pena litzateke Hondarribian arrantza galtzea.

Badakizu asteazkenean, parrokitik bueltan, Kutxa buru gainean duzula bueltak eman behar dituzula. Eta esan, esaten du baten batek Kutxarekin zenbat eta itzuli gehiago eman, orduan eta hobeagoa izango dela urteko arrantza. Sinesten al duzu zuk horretan? Zenbat buelta emango dituzun ideiarik bai?

Kutxaren bueltak eta arrantza kopuruak erlazionatzearena nahiko zentzu gutxikoa iruditzen zait. Nire esku balego eta hori egia balitz, ahal bezain beste emango nituzke. Ahal ditudanak emango ditut, baina jakinda arrantza onak ez daudela horren baitan.Zer ikusi handiagoa dute, horretan, Europa aldean politikariek hartzen dituzten erabakiek, arrantzarako kuoten banaketak edo zientzialariek egiten dituzten txostenek. Horiek bai baldintzatzen dutela arrantzaleen lana eta bizitza!

votos comentarios
  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902