Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Aste honetan koipea birziklatzeko kanpainak egin dituzte Astigarragan eta Usurbilen
Usurbil, Aitziber Muga - Domingo, 15 de Julio de 2012 - Actualizado a las 05:25h
votos
comentarios
Vista:
oLIOA birziklatzeko sistema berria jarri dute abian aste honetan Astigarragako Udalak eta Kutxa Ekoguneak elkarlanean. Bi makina izango dira, bat Barandiaran plazan eta bestea Tranbia pasealekuan, 24 orduz martxan egongo direnak.
Olioa jasotzeko, Udala ontzien banaketa egiten hasi da etxez etxe. Olio pote berrerabilgarriarekin batera, informazio eskuorri bat jasoko dute etxebizitza bakoitzean, birziklatzeko prozesu berri honen azalpenekin. Orotara, 2.100 olio pote banatuko dira.
Ekimen honen bultzatzaileen arabera, "olioa birziklatzeko sistema garbi, eroso eta jasangarria da honakoa: etxean sortutako olio hondakinak (frijitu ondorengoak, kontserba potetakoak…), arraskatik bota ordez, potoan bilduko dira". Betetakoan, makinan sartu eta trukean beste bat jasoko da, hutsa eta garbia. Erabilitako oliotik biodiesela, autoentzako erregaia, sortuko da.
Usurbilen ere antzeko esperien-tzia abian jarri da berriki. Ekainetik herriko hamalau dendetan etxean erabilitako olioa itxita dagoen plastikozko edo beirazko edukiontzitan, etxean sortzen diren poteak berrerabiliz, edukion-tzi laranjetan utzi ditzakete. Horretaz gain garbigunean, herriko hiru emergentzi puntuetan eta San Markoko kamioi ibiltarian ere jasoko da olioa.
Gauzak horrela, eta olio gehiago birziklatzeko xedearekin, kon-tzientziazio kanpaina abian jarri da. Ekograsek, landare olio erabilia kudeatzen duen enpresak, Katxiporreta eta Irrien Lagunak taldeekin elkarlanean, olioaren birziklatzeari buruzko DVDa aurkeztu du aste honetan.
Haurrak birziklapenaren beharraz kontzientziatu nahi dira. Horretarako sortu da DVDa eta baita Olibatxo pertsonaia.
Beste ekimen bat
'Ontziratu zaitez!'
Bestalde, Astigarragako arrandegi eta harategietan Ontziratu zaitez! kanpaina martxan jarriko da datorren astetik aurrera. Honenbestez, dendetan janaria plastiko eta paperean bildu ordez, erosleak emango duen tupper batean sartuko dira.
Horretarako, 1.400 tupper berde banatuko dira datorren astearte eta ostegunean 18.00etatik 20.00etara Joseba Barandiaran plazan. Hortik aurrera, hilero arrandegi eta harategi bakoitzean 70 euroko erosketa-saria zozkatuko da ontzia erabili izan duten erosleen artean.
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
El PSOE exige a Fabra que dimita por gritar "¡qué se jodan!"
En un vídeo difundido por laSexta, se puede ver el grito y a varios diputados del PP aplaudiendo las medidas de recorte.
Publicidad