Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
itziar murua 100 urte bete dituen zarauzko antoniano ikastetxeko zuzendaria

"Zarauzko Antoniano ikastetxeak Lanbide Heziketari heltzea oso garrantzitsua izan zen bailara guztirako"

Hiru urte daramatza Itziar Muruak (Zarautz, 1968) Zarauzko Antoniano ikastetxean zuzendari lanetan eta mendeurreneko ekitaldietan murgilduta dabil. Gaur goizean aurkeztuko dute zentroaren historia kontatzen duen liburua eta egin berri duten ereserkia

ainara lozano - Martes, 12 de Junio de 2012 - Actualizado a las 05:27h

  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti
Itziar Murua Antoniano ikastetxeoko zuzendaria, Zarautzko frantziskotarren komentuko baratzean.

Galería Noticia

zarautz. Antoniano ikastetxeko zuzendari bezala hiru urte darama-tzazu. Zer moduzkoa izaten ari da esperientzia?

Irakurketa orokorra eginez, positiboa izaten ari da oso, nahiz eta momentu gogorrak pasatzea ere tokatzen zaizun. Baina asko ari naiz ikasten; bai kudeaketa lanetan, harremanetan... Guztia zeharo ezberdina da irakaslea zarenean. Hala ere, mantentzen ditut astean lau orduko klaseak. Eta pozik nago, horrek ikasleekin harremana mantentzeko aukera ematen baitizu eta irakasle gelara joatea gehiago eginarazten dit. Bestela, bulego honetan sartuta, bertatik bertara gauzak ikusteko aukera ez duzu askotan.

Aurten 100 urte bete ditu ikastetxeak. Zein ekitaldi nagusi antolatu dituzue?

2012 urte osoan zehar hilero ekitaldi bat egitea pentsatu genuen eta horretan ari gara, batzuk kanpora begira eta beste batzuk barrualdera gehiago, patioa pintatzea eta logotipoak margotzea esaterako. Eskolako zuzendari ohiei omenaldia ere egin genien eta herriko agintariak gonbidatu genituen. Halaber, pasa den larunbatean San Antonio eguna ospatu genuen eskolako kiroldegian. Bestalde, garbi genuen ikastetxeko historia adieraziko zuen liburu bat kaleratu nahi genuela eta hori gaur aurkeztuko dugu eta baita ereserki ederra ere. Guztia aurrekontu minimo batekin egin dugu. Oso modu xumean ari gara antolatzen eta gurasoak ere asko inplikatu dira.

Eta zer moduz larunbateko jaia?

Giro aparta izan genuen. Goizean kirolak izan ziren, partaidetza handiarekin. Amak seme-alaba batekin bikote eginda saskibaloi torneoan aritu ziren jokatzen eta arrakasta-tsua izan zen. Guraso, langile eta ikasleen arteko futbol partidak ere dibertigarriak izan ziren. Arratsaldean jaialdiak egin genituen giro politarekin eta abesti berria kantatu genuen bukaeran. Oso hunkigarria izan zen. Gero DBH4koen agurra egin genuen. Afarian inoiz baino partaidetza handiagoa izan zen, 615 kiderekin. Su artifizial batzuk (su hotza) ere bota genituen.

Gaur liburua eta ereserkia aurkeztuko dituzue. Emaitzarekin pozik?

Oso. Hasieratik guztia oso polita ari da izaten niretzako. Andoaingo Garate estudioetan grabatu genuen kanta eta oso esperientzi ederra izan zen. Imanol Epeldek idatzi du liburua eta Imanol bera eta Xabier Zabala musikagilearen artean osatu dute ereserkia. Askotan esan izan dugu ez genuela kantarik eskolan eta San Antonio abesten genuen, baina gaurkotua zegoen ereserkia nahi genuen. Mendeurrena aitzakia polita zen horretarako eta Xabier ikasle ohia ere bada eta erabat murgildu da. Mende bat, mundu bat abestia festa giroan aurkeztuko dugu gaur.

Ikasturtea amaitu da, baina irailetik aurrera zein ekitaldi izango dira?

Aiton-amona eta egungo ikasleekin zerbait egin nahi dugu, lehengo eskolak eta egungoak alderatuz eta hori geletan landuz. Gainera, Fran-tziskotarren komentuarekin ere ekitaldi bat prestatu nahi dugu, beraiek izan baitziren eskola sortu zutenak eta ikasleekin bisita gidatu batzuk egin nahiko genituzke.

Historia luzea du Antoniano ikastetxeak, baina zein pasarte nabarmenduko zenituzke?

Imanolek idatzitako liburuan irakurri daitekeen bezala, Lehen Hezkuntzako ikastetxe bezala sortu zen eta ziur nago oso momentu garrantzitsua izan zela 1944an Lanbide Heziketari heltzea, bailara osorako. Industri Ikasketen Eskola zuen izena orduan eta mekanika, ebanista eta taila ikasten zituzten. Indar handiko zentroa izan da eta izena eman dio aukera horrek. 1953an ofiziala bihurtu zen Lanbide Heziketa. Bestalde, aldaketa handia eta garrantzitsua izan zen lehen mutilena bakarrik zen eskola eta gazteleraz soilik irakasten zuena erabat aldatzea. Fraideak elkartu eta erabaki bikoitza hartu zuten 1982an: eskolak euskaraz eskaintzea eta zentro mistoa izatea. Honela, aro berri bat hasi zen.

Fraideek kudeaketa eskolaren esku uzteak ere aldaketak ekarri ditu.

Bai, hala da. Duela gutxiko aldaketa izan da gainera. Fraideek erabaki zutenean ez zutela ikastetxea kudea-tzen jarraitu nahi, ikastetxea bitan banatu zen, bi fundaziorekin: Jose Domingo Epelde Fundazioa, Antoniano ikastetxeak kudeatuta, eta Bitoriano Gandiaga Fundazioa, Oteitza Lizeo Politeknikoak kudea-tzen duena. Gaur egun Antoniano ikastetxea Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaz (urtebetetik hasi eta 16 urte bitartera) arduratzen da eta 594 ikasle ditu. Bertako titulartasuna Joxe Domingo Epelde Fundazioko kide diren frantziskotar, irakasle eta gurasoen esku dago. Egun Antonianon zuzendaritza guztia laikoa da, nahiz eta kristau eskolako kide jarraitzen dugun izaten. Alboan duen Oteitza Lizeoa du bere proiektuaren jarraipena.

Eta etorkizunera begira zein da zuen erronka?

Aspalditik eskatu izan dugu kiroldegia handitzeko, baina beharra dugun arren, dirurik ez dugu. Udalari ideia ere gustatu zitzaion, baina krisiarekin dena geldituta dago. Kiroldegiak pisu bat gehiago izatea da gure ideia. Gainera, zaharkituta dago eta berritzeko aprobetxatuko genuke. Asko erabiltzen da herri mailan ere eta fraideak espazioa udaletxeari uzteko prest daude. Baina momentu honetan ezinezkoa den ametsa da. Bestalde, euskara bultza-tzen jarraituko dugu. Etxean gaztelera hitz egiten duten ikasle asko ditugu eta hizkuntza gehiago erabiltzeko ohitura bultzatu nahi dugu.

votos comentarios
  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902