Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
etxarte eta aristi

"Apurtzailea dirudien arren, literatura hibridoa arau bihurtzen da denborarekin"

ETXARTE ETA ARISTI

LITERAKTUM JAIALDIAN ARITUKO DIRA

Bi idazleek literaturak beste diziplina artistikoekin dituen elkarreraginak aztertuko dituzte gaur Donostian

OIHAN VITORIA - Martes, 29 de Mayo de 2012 - Actualizado a las 05:28h

  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti
Hodei Etxarte

Galería Noticia

PAKO ARISTI Idazlea HEDOI ETXARTE Idazlea

DONOSTIA. Literatura hibridoak begirik nekatu gabe izenburupean, Hedoi Etxarte eta Pako Aristi egile hibridoek hitzaldia eskainiko dute gaur iluntzeko 19.30ean Donostian, Gros auzoko Okendo kultur etxean. Ekitaldia Literaktum jaialdiaren barruan kokatzen da eta literaturaren eskutik doazen diziplina artistikoekiko begirada luzatzea du helburu. Bi idazleek esperientzia handia dute prosa, poesia eta margolaritza nahasten. Batetik, Etxartek Alain Urrutiarekin batera kaleratutako Ihes ederra liburua euskarazko aurreneko nobela grafikoa izan zen. Bestetik, Aristik Jose Luis Zumetaren irudiez ilustratutako lana plazaratu zuen, Scott Barberenaren bizi-tzaren lehen pausoak izenburuarekin. Arantxa Iturbe kazetariak egingo ditu moderatzaile lanak, edonola ere, solasaldi irekia izango da eta edonork parte hartu dezake.

Bi nobelagileek hibrido asko landu dituzte euren idatzietan, baina ez oso modu kontzientean. "Gauzak barrutik irteten diren bezala idazten dituzu, sarritan nahi gabe eta ia-ia pentsatu gabe", aitortu dute. Hori dela eta, "mintzaldiak hibridoaren gainean teorizatzeko eta kontziente izateko baliagarria" izango zaiela uste dute. Hibridoaren gaia jorratuko dute, orain arte "oso gutxi" hitz egin baita horren inguruan. Dena den, Hedoi Etxartek ez du argi ikusten literatura hibridoaren inguruan hitz egitea horren beharrezkoa denik. "Zalantzak ditut ea zentzurik daukan literatura hibridoari buruz hitz egiteak. Agian, hobe da guztia irakurlearen imajinazioaren esku uztea", argitzen du egile nafarrak.

Hitzaldiaren oinarria literatura hibrido kontzeptu beraren esanahia izango da. "Literatura, helburu estetiko batekin zerbait transmititzea da. Transmititzeak eleberriaren mamiari edo edukiari dagokio, alegia genero ezberdinak nahasteari. Helburu estetikoa, aldiz, liburuaren estilo eta euskarriarekin lotuta dago, hau da, narratiba, poesia eta irudiak eleberri berean pilatzearekin. Beraz, hibridoa gaiari edo euskarriari dagokiona izan daiteke", nabarmendu du Aristik.

Etxarteren iritziz, ordea, hibridoa etiketa bat besterik ez da, "liburuek liburutegietan ze leku duten jakiteko" erabiltzen dena. "Etiketez gehiegi abusatzen dugu eta komer-tzializarioarekin zerikusia duen zerbait dela uste dut. Kontzeptuaren barrenak aztertu ezean, oso zaila da hibridotasunaren esanahia modu laburrean azaltzea", adierazi du.

Horrez gain, Iruñeako idazlearen esanetan, genero ezberdinak liburu berean nahasteko joera aspalditik dator. "Hibridoa, etiketa berria da, baina horrelako erabilpenak duela urte askotatik egin dira. Nahiko garbi daukat gaur egun berritasun gisa aldarrikatzen diren gauza asko, modu batera edo bestera beti egon direla hor. Beraz, literatura hibridoa aspaldiko kontua da", berretsi du Etxartek.

Pako Aristiren ustez hibridoak lotura handia du artearekin. "Artea guk sortu dugun artifizioa da. Duela milaka urtetatik, gizaki bezala, beldur handia izan dugu bizitzaren aurrean. Horrek gauza seguruak bilatzera bultzatu gaitu eta aurrean izan dugun existentzia oro sailka-tzen saiatu gara, bizitza kontrola-tzeko asmoarekin. Orduan, bizitzaren esparru guztiak klasifikatu ditugu: historia, filosofia, astrologia, pintura, eskultura, poesia edo nobela".

Zentzu horretan, Hedoi Etxarte idazle nafarrak antzeko jarrera erakutsi du: "Ohitura handia dugu guztiari etiketak jartzeko, inongo beharrik gabe. Egun, idazle askori buruz ez dugu idazleak direla esaten. Poeta, nobelagile, gidoigile edo kazetari bezala izendatzen ditugu. Zergatik jarri behar ditugu horrenbeste goitizen? Baliteke norbaitek bi diziplina egiteko gaitasuna edukitzea".

Hori horrela, hibridoak artifizio edo sailkapen horiek puskatu egiten ditu eta faltsuak direla salatzen dute. "Bizitzak gainezka egiten digu eta hibridoak sailkapen mugatzaile horiek baztertzen ditu, funtzio apur-tzailea du. Hasieran harridura eragin diezaioke irakurleari, baina finean, denborarekin arau bihurtzen da eta irakurleak asko eskertzen du genero aniztasuna", diote bi egileek. "Kulturak artifizio handi baten moduan funtzionatzen du eta horrek bihozgabeago egiten gaitu. Munduko biolinista onena edo koadro onena dela esaten digute eta denok hura ikustera joaten gara itsu-itsu. Hibridoak horren aurkako erantzun kritikoak dira", erantsi du.

Bestetik, Etxartek hibridazioaren ideiak burgesia boterera iristen denetik zerikusi handia duela pentsatzen du, "guztia espezializatzeko joera" baitute. Horren ondorioz, "diziplina bakoitza oso zehatza eta aurrera eramateko zaila dela interpretatzen dugu, eta guztia zatikatzeko ohitura dugu. Medailak ezartzea bezala izango li-tzateke, geroz eta domina gehiago lortu, orduan eta hobeago".

Hibridoak, gainera, bizitzan dauden aldaketa tekniko eta teknologikoak jasotzen ditu nobeletan. Garaian garaiko berritasunekin lotura zuzena du eta sasoi bakoi-tzarekiko fidela da. Teknologia berriek testuen aldaketak dakarte eskutik, horregatik, hibridoaren gaia jorratzeko "momentu egokia" dela azaldu du Aristik: "Gaur egun, bizitzaren mugak hautsi diren honetan, natural-natural pasatzen gara alde batetik bestera eta gauzak lekuz kanpo mugitu dira: ogia gasolindegietan erosten dugu, okindegietan egunkaria eta kioskoetan filmak, besteak beste". Egungo gizartean nahasmena gailentzen da eta eleberrietan ere berdina gertatzen da. "Literaturak bizitza imitatzen du eta generoak lekuz mugitzen dira etengabe, askotan oharkabean", gailendu du Urrestillako idazleak.

votos comentarios
  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902