Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Koldo Alduntzin - Lunes, 21 de Mayo de 2012 - Actualizado a las 05:27h
votos
comentarios
Ostirala, maiatzak 18, ETB1eko arratsaldeko albistegiko kirol saioa ari naiz ikus-entzuten. Lehenik futbolari buruzko berriak luze eta zabal, nahiz eta profesional Maila Nagusiko Liga bukatu, eta Athletic-ek Espainiako Kopako finala jokatzeko oraindik hamar egun falta. Ondoren, saskibaloiko kontuak; tira… profesional Mailako Liga erabakitzen ari da eta euskal taldeek badute zer jokatu; beraz, garrantzitsua. Segidan, Italiako Giroko azken ordukoak; hori ere aintzat hartzekoa. Baina gero, Kaliforniako itzulia; tira… Esku pilotak ere bere tartea du, gauean jokatuko baitute Gonzalezek eta Bengoetxeak; ongi.
Zer falta da saio horretan? Agian errugbia? Izan ere, ostiral horretako gauean Miarritzek Europako Txapelketako finala jokatuko zuen, Bigarren Mailako Europako Txapelketaren finala, baina heldu den urterako Europako Maila Nagusiko Kopa jokatzeko txartela emango zuena, irabaziz gero. ETB1-ek aipamen ziztrinik ere ez! Aurreko asteetan aipamen bereziak egin zizkion Espainiako Koparen eta Espainiako Maila Nagusiko finalari, elkarrizketak eta guzti eskainiz, eta Espainiako Maila Nagusira igo zen taldeari ere aipuak egin zizkion.
Larunbat eguerdia (maiatzak 19), aurreko ETB1eko saio bertsua, albistegia alegia. Futbola, txirrindularitza, esku pilota, saskibaloia, baina Espainiako Liga, ez euskal taldeei buruzko informaziorik. Azkenik, asteburuko emankizunen zerrenda. Errugbiari aipamen hutsala, Miarritzeri alegia. Izan ere, ostiral gauean (maiatzak 18) Europako finala irabazi zuen! Ez al zuen merezi gehixeago? Euskal klubik indartsuenetakoa da, baina ETB1ek kasu zipitzirik ez, hutsaren hurrengoa!
Iruditzen zait ETB1entzat Ipar Euskal Herria borda baten an-tzekoa dela, han, bazter edo zoko batean dagoena; ez du lotsarik ETB1-ek!
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
El PNV propone a Urkullu como candidato a lehendakari
La decisión ha sido adoptada por unanimidad después de que la comisión para designar al aspirante haya refrendado al presidente del EBB sin ningún voto en contra.
Currin: "Creíamos que habría diálogo si ETA cumplía con lo reclamado en Aiete"
Aclara que tenían la "convicción generalizada" de que España y Francia negociarían con ETA si decretaba el cese definitivo de la violencia, pero no que existiese un acuerdo para ello.
Olivas deja la presidencia de Bancaja medio año después de su salida de Banco de Valencia, BFA y Bankia.
Publicidad