Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Baleuko ekoiztetxeak 'Desioen arraina' animaziozko filma estreinatu du EAEko zinema aretoetan
iñaki mendizabal elordi - Sábado, 28 de Abril de 2012 - Actualizado a las 05:26h
votos
comentarios
Ivan Oneka zuzendaria, Eusko Jaurlaritzako eta Baleukoko ordezkariekin, atzo, Donostian. (Foto: Javi colmenero)
Vista:
Donostia
OLENTZEROren eta iratxoen arteko aspaldiko liskarrak atzean utzi eta abentura berri bati ekin dio Baleuko ekoiztetxeak oraingoan, magiaren arrastoari segika beti. Honela, ikazkinaren mundu xarmangarritik Opil gaztetxoaren gora-behera zoroetara egin dute salto, istorio harrigarri bat sortuz: desioen arraina jan orduko desio bat eska-tzen du mutikoak, eta horren ostean dator beste guztia. Xegundo Altolagirrek (Legazpi, 1969) idatzi du gidoia, Olentzerorekin egin zuen moduan, eta Ivan Onekak (Bilbao, 1975) eta Gorka Vázquezek (Bilbao, 1975) partekatu dute zuzendaritza lana.
Atzo estreinatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoan Desioen arraina (The Wish Fish), eta kanpora bidaiatzeko bokazioarekin jaio da animaziozko pelikula, Ivan Onekak berak agertzen duen lez: "Indiako ekoiztetxe batekin dena erdi bana egin du Baleukok, eta bai, haiek beste merkatu zabal bat kontrolatzen dute. Beraz, Estatutik kanpo ikusi ahalko da filma. Horrez gain, bigarren zirkuito bat ere hor dago, ikastetxe eta ikastolena, pelikula honek elementu didaktiko asko dituelako".
Animaziozko film berriaren lerro nagusiak hiru dira: abentura, didaktika eta kalitatea. "Oso dibertigarria da pelikula berri hau eta umeek ondo pasatuko dute, bai, baina kalitate handikoa ere bada. Estatuan maila honetako lan gutxi ikusten da, eta gustura geratu gara egindako lanarekin", zioen atzo Onekak.
"Gaiak ere gaurkotasun handia du, pil-pilean dago, hots, gure elikatze-ohiturak aldatu guran gabiltza eta kosta egiten zaigu. Beraz, nik uste dut jendea ondo identifikatuko dela istorioarekin, eta gero, jakina, abentura eta fantasia asko dago lan honetan", aurreratzen zuen zuzendari bilbotarrak. Lana bi-bitara egiteak ere ez diela eragozpenik ekarri aitortu zuen Onekak: "Gorka eta biok aspalditik ezagutzen gara, 15 urte genituenetik, eta antzerako gustuak ditugu, antzerako pentsamoldea, eta Olentzeroren azkena ere elkarrekin egin genuen. Badakigu istorioa nola kontatu, irudien tratamendua ere badakigu nolakoa behar duen izan,... Beraz, dena izan da errazagoa. Lanak banatu eta kitto".
Zinemak nekez egingo dio ihes krisiari, eta zinemagintzan ari direnen ahotan ere badabil berba demonioa. Ivan Onekak ezin du ebitatu: "Une honetan ez da erraza itxura honetako produktuak egitea. Beti izan da nekeza, baina orain are neketsuago, krisia tarteko. Horregatik da hain garrantzitsua ekoizpena partekatzea, horrek aukerak biderkatu egiten dituelako eta arriskuak gutxitu". Umeentzako omen da filma, baina Bilboko zuzendariak bestelako irakurketa bat ere baduela gogoratzen zuen atzo Donostian: "Ez da erraza, baina gu beti saiatzen gara mezu desberdinak ematen pelikuletan. Batetik umeen-tzako ulergarria izatea nahi dugu, eta bestetik gurasoentzako keinutxoak sartzen ditugu, beraientzat ere erakargarria izan dadin".
Gurarien arraina
Istorioaren haria
Opilekarraina gorroto du. Bere amak zabor janaria irensteari utzi diezaion nahi du eta bere horretan jaki berezi bat prestatuko dio: Gurarien arraina. Baina bera handitxoa da amabitxi eta printzetxoen ipuinak sinisten jarraitzeko, eta txantxetan hartuko du: "Datozela extralurtar mutanteak eta planetako arrain guztia eta itsasoa eraman dezatela".
Hurrengo goizean, esnatzean, Saturon gaizkilearen espazio-untziak lurrera iritsiko dira ama eraman eta bertako ozeanoak eta arrain guztia xurgatzeko asmoarekin, kaosa sortuz eta mundua suntsiduraren er-tzean jarriz. Opil abentura zirraragarri batean murgilduko da, Kaballa Kapitaina, bere alaba Marina eta Duketza Zuriko Rapesa lagun dituela. Erruz lan egin beharko du Planeta bere ozeano eta arrain guztiekin salbatuko baditu.
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Euskal Herria Irratia presenta su nuevo proyecto
Patxi Puñal, Ana Valencia, Igor Ijurra, Estitxu Fernandez, Mikel Urmeneta, Naiara Egozkue, Abel Barriola… personalidades de diferentes ámbitos apoyan a la emisora en esta nueva etapa.
Publicidad