Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Bihar
arratsaldean jaurtiko dute suziria zubi-aurren
Iluntzean Zumeatarra elkartean danborrada aterako da eta kontzertuak izango dira Bekoplazan
Marta San Sebastián - Jueves, 26 de Abril de 2012 - Actualizado a las 05:26h
votos
comentarios
(A. Illarramendi)
Vista:
Andoain. Jaia bihar lehertuko da Andoainen. Herritarrentzat hain kuttunak diren Santa Krutz festak hasiko dira eta maiatzaren 3a bitarte ez da aspertzeko betarik izango, jai egun dezente tarteko direla, gainera. Bihar, 19.30ean, Basteron hasita koadrilen jaitsiera izango da, Gora Kaletxiki txaranga eta erraldoi eta buruhandiek lagunduta. Ondoren, Zubi-aurre etxean jaien hasierako suziria jaurtiko dute eta "ezuste olinpikoa" iragarri dute.
Jaien lehen egun honetan txosnen irekiera ere egingo dute, 19.30ean. Ondoren, 20.00etan, Santa Krutz ermitan Alberto Agirre abesbatza eta Andoaingo txistulariek emanaldia eskainiko dute. Iluntzean, ohi den moduan, Zumeatarra elkartearen danborrada kalera aterako da 22.30ean eta 23.00etan, Bekoplazan berbena izango da Gugaz eta Egurra eta kitto taldeekin.
Larunbatekoa ere egun handia izango da Andoainen. 9.30ean dultzaineroek diana egingo dute eta haurrentzako arrantza lehiaketa hasiko da espigoian. Eguerdian Kilometroak gunean kantu kalejira eta txalaparta ibiltaria izango dira. Ondoren, 12.30ean, Soinuak musika eskolaren eta Azelain baletaren kalejira izango da Basteron hasita.
Arratsaldean ere egitaraua zabala izango da. 17.00etan Erreka jaitsiera Bekoplazan eta 17.30ean Bizikleta festa Zumean plazan. Sabela betetzeko aukera ere izango da, izan ere 19.00etan sardina jatea egingo da Zumea kalean eta txosna gunean pintxo potea eta animazioa iragarri dituzte. Iluntzean, aldiz, Peña Santa Krutz elkartearen danborrada aterako da 22.30ean eta ondoren Ingoaldeu eta Gozo-gozo taldeekin berbena izango da.
Igandean ere dultzaineroek ira-tzarriko dituzte andoaindarrak. Urki dantza taldearen emanaldia eguerdian izango da, Zumea plazan. Ondoren, 12.30ean, V. Klarinete Topaketa egingo dute Zumea plazan eta 14.30ean kale Nagusian auzo bazkaria izango da. Bakoitzak bere janaria eraman beharko du eta aurretik eta ondoren La Jodedera taldeak emanaldia eskainiko du. Igandean, 18.00etan, Zumea plazan Sagardo lehiaketa eta talogileak ere izango dira, trikitilarien doinuez alaituta. Gauean, 22.00etan, Kilometroak gunean bakarrizketa saioak izango dira eta Bekoplazan kontzertua Inoren Ero Ni, Muturbeltz, Kraussk eta Cant Explain taldeekin.
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Euskal Herria Irratia presenta su nuevo proyecto
Patxi Puñal, Ana Valencia, Igor Ijurra, Estitxu Fernandez, Mikel Urmeneta, Naiara Egozkue, Abel Barriola… personalidades de diferentes ámbitos apoyan a la emisora en esta nueva etapa.
Finaliza la remodelación de Michelin Lasarte
La planta ha finalizado un plan de remodelación tras 4 años de trabajos y una inversión de 80 millones de euros, situándola comolíder dek grupo en la fabricación de neumáticos radiales para moto de alta gama.
Publicidad