Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
amaia artolazabal bertso sormenerako Iparragirre saria irabazi duen zumarragarra

"Aukerak zabalduz, sormen espresioak elkartuz, probak eginez... gutxi galdu eta asko irabaz daiteke"

Amaia Artolazabalek bertso sormenerako Iparragirre sariaren lehen ekitaldia irabazi du. Sariketa hau Urretxu eta Zumarragako bertso eskolak antolatu du bertsoa beste alorrekin uztartzeko. Zumarragakoa da eta Euskal Herriko Ikastolen Elkartean lan egiten du ikasmateriala egiten

asier zaldua - Miércoles, 25 de Abril de 2012 - Actualizado a las 05:26h

  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti
Amaia Artozabal, lehiaketako kartelari begira.

Amaia Artozabal, lehiaketako kartelari begira.

Galería Noticia

zumarraga. Zergatik erabaki zenuen lehiaketa honetan parte hartzea?

Haurdun nintzela semetxoarentzat bertsoak egin nituen, aspalditik buruan nuen ideia batetik abiatuta. Irudiekin osatzea bururatu zi-tzaidan. Etxerako bideoa zen, opari edo oroigarri polit bat izateko beste helbururik gabea. Lehiaketarena ondoren etorri zen. Egia esan, aurkezpena egin zutenean ideia iradokitzailea iruditu zitzaidan oso: bertso sormenerako lehiaketa, bertsoa beste diziplina batzuekin uztartzea... Ideia piska bat aurreratuta nuenean, ahizpa eta amari erakutsi nien eta aurkeztera animatu ninduten. Herriko lehiaketa izateak animatu ninduen. Gainera, Zumarraga Urretxuko bertso eskola atzean egoteak ere izan zuen eraginik. Talde bizia da, ekintza ugari antolatzen dituzte, bat baino gehiagoren ikusle izaten naiz, eta beti jasotzen ibili beharrean noiz edo noiz ematea ere komeni denez...

Zer iruditzen zaizu bertsoa beste sormen espresioekin uztartzea?

Ideia ona eta polita iruditzen zait. Bertso on bat bere biluzian ederra da. Bertso on bat beste sormen espresioekin jantzita ere ederra da. Aukerak zabalduz, sormen espresioak elkartuz, probak eginez... Nire ustez, gutxi galdu eta asko irabaz daiteke. Beste alor batzuekin ere antzerako ekimenak badira herrian. Adibidez, duela gutxi Andoni Salamerok eta Leire Santillanek poesia eta jantziak uztartu zituzten erakusketa batean. Poesia eta pintura uztartzen dituen beste batean ere parte hartu du Andonik duela gutxi.

Azaldu nolakoa den zure lana.

Xabier Leteren Amaren bularra kantaren doinuan egindako bederatzi bertso dira oinarria. Bertsoetarako arrazoia haurdunaldia da eta aitzakia Printze Txikia kontakizuneko hasierako irudietako bat: elefantea jan duen boarena. Imajina horren atzean egon daitekeena koloretako kartulinetan irudikatu nuen. Horiek guztiak uztartuz egindako bideo motza eta xumea da. Pablok (senarrak) gitarra jo eta nik bertsoak kantatzen ditut, pantailan koloretako kartulinak ikusten diren bitartean.

Bertsotan aritu al zara inoiz?

Bertsoren bat edo beste idatzi izan dut. Eskolarteko txapelketetan parte hartzen nuen, bertsopaperetan. Oholtzara ez naiz sekula igo.

Zein duzu gustuko bertsolaria?

Ezin dut bakarra esan. Andoni Egañari berea eman behar zaio, oso Maialen Lujanbio zalea naiz, gustuko dut Iker Zubeldiaren txispa eta freskura, Onintza Enbeitaren adierazkortasuna...

votos comentarios
  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902