Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Jon Maia bertsolariak gaur estreinatuko du 'gazta zati bat' dokumentala
Erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen duen Nazioen Mundua herri ekimenaren proiektua da pelikula
Juan G. Andrés - Sábado, 21 de Abril de 2012 - Actualizado a las 05:27h
votos
comentarios
Jon Maia zuzendaria (ezkerrean) eta Xabi Solano musikaria (eskuinean), Nazioen Mundua herri ekimeneko hainbat kiderekin. (Ruben Plaza)
Vista:
Jon Maia Zuzendaria eta bertsolaria
DONOSTIA. Ezohiko filma da Gazta zati bat-A piece of cheese. Erabaki-tzeko eskubidea aldarrikatzen duen Nazioen Mundua herri ekimenak ekoiztua da eta Jon Maia bertsolariak zuzendu du. Sinopsiak dioen moduan, "letra txikiz idatzitako historia handi bat" da, hots, "etorkizunari begira jartzen gaituen aro berriko dokumentala". Gaur estreinatuko dute 19.00etan Victoria Eugenia an-tzokian, eta piztu duen interesa dela eta -sarrerak 30 minututan agortu ziren-, beste pase bat antolatu dute asteazkenean 22.30ean.
Atzoko prentsaurrekoan gogoratu zutenez, Nazioen Mundua duela lau urte sortu zen Idiazabalen -hortik dator gaztaren metafora Euskal Herria irudikatzeko-. Nazio guztiek duten erabakitzeko eskubidea defendatzen dute esparru abertzaleko hainbat lagunek "modu alai eta baketsuan", herri kirolak, dantzak eta euskal kultura zabalduz. Hainbat bidaia egin dituzte Eskoziara eta eskoziarrak ere Ordizian egondakoak dira.
Orain dela hiru urte, Jon Maiarengana jo zuten haien jarduerari buruzko dokumentala zuzentzeko. Hasieran, zalantzak izan zituen Urretxun jaiotako zumaiarrak, baina laster murgildu zen proiektuan buru-belarri. "Nazioen Munduak lagundu dit mugarik ez dagoela pentsatzen. Produktore zoragarriak izan dira, beren baliabide txikiekin ahal zuten guztia eman didate", azaldu zuen. Izan ere, pelikularako dirua biltzeko txistorra, taloak, kamisetak eta rifak saldu dituzte, besteak beste. Lagunartean jaiotako proiektu hura hazi egin zen eta bake prozesuari aurrea hartu zion.
"Politikarien ezintasunaren aurrean, aurrerago joaten dira herritarrak"
aURREa HARTU Aieteko deklarazioa eta ETAren suetena iritsi aurretik, Goierriko herri bateko bizilagunek "luzeegia den gatazka bat" gaindi-tzeko asmoa agertu zuten, "elkarrizketa, adostasuna eta ezberdinen arteko elkar ulertzearen bidez". Maiak aipatu zuen bezala, "kamera eskuetan" zutela gertatu da guztia, eta Brian Currin (gaurko proiekzioan egongo da), Juan Jose Ibarretxe, Rufi Etxeberria eta bestelako jendearen testigantzak unean unekoak dira. "Nazioen Mundua zetorrenari aurrea hartuta ibili da", nabarmendu zuen zuzendariak.
Politikariei hitza ematen zaien arren, "jende xumea eta herritarrak dira protagonista". "Haiek hitz egiten diete politikariei eta haien ezintasunaren aurrean, aurrerago doaz", gaineratu zuen. Bere irudiko, dokumentalaren mezua hauxe da: "Herritarrak dira etorkizunaren giltzaren jabe". Eta honakoa esaten zaio ikusleari: "Zu zara historiaren protagonista, ez daukazu mugarik, zure esku dago zer izan nahi duzun. Guztiok dugu erabakitzeko eskubidea".
Gabezia garrantzitsua dauka, baina, dokumentalak. Alderdi Popularreko eta PSE-EEko agintarien adierazpen bakar bat ere ez dago, ezta beren sentsibilitateko norbaiten ahotsik ere. Haiekin kontatzeko "ahalegin handiak" egin bazituzten ere, eskaintza errefusatu zuten. "Nazioen Mundua ez da abertzaleen topagunerako mugimendua, eskubide hori gizarteratzeko eta naturalizatzeko mugimendua baizik. Ziur gaude etorkizunean hurbilduko direla", esan zuen Maiak. Bere ustez, Euskal Herriari lezio bat eman dio Eskoziak, hango unionistak ere erabakitzeko eskubidearen alde daudelako. "Dokumentalean esaten dute: 'Nola ez dugu guk erabakiko Britania Handiaren parte izaten segitu nahi dugula?", gogoratu zuen.
Ildo berari eutsi zion Angel Oiarbide Nazioen Mundua ekimeneko kideak eta dokumentaleko protagonista nagusiak: "Aldarrikatzen duguna ez da helburu politikoa, prepolitikoa baizik. Oinarri demokratiko bat aldarrikatzen dugu".
Berarekin batera hamaika boluntariok hartu dute parte proiektuan. Alde teknikoari dagokionez, Juantxo Sardon izan da argazki zuzendaria, Xabi Solano eta Zigor Lampre soinu bandaz arduratu dira eta Eriz Zapirainek Maia lagundu eta muntaia egin du. Zuzendariaren ustez, Euskal Herriak erabakitzeko aukera izango du: "Eta espero dut dokumental hau pausotxo bat gehiago izatea eguna ahalik eta azkarren iritsi dadin".
· 16.30 horas. La primera sesión del Victoria Eugenia comenzará con el cortometraje Baggage / Prtljag (2011) y continuará con la película Scarlet Road. A Sex Worker's Journey (2011), de Catherine Scott, que sigue la vida de una trabajadora del sexo australiana especializada en trabajar con clientes con discapacidad.
· 19.00. El pase del corto Camp 22 (2010) precederá al largometraje Gazta zati bat - A piece of cheese (2012), dirigida por el bertsolari Jon Maia. La historia comienza en un pequeño pueblo de Euskal Herria que es conocido en todo el mundo por su queso. Sus habitantes dejan a un lado las diferencias creadas por el último conflicto armado en Europa para llevar a cabo una misión: poder elegir qué ser en el mundo.
· 22.30. Tras el corto Leonid's Story / Istoriya Leonida (2011) se proyectará la película Las nieves del Kilimanjaro (Les neiges du Kilimandjaro, 2011), del afamado realizador francés Robert Guédiguian. A pesar de haber perdido su trabajo, Michel vive feliz con Marie-Claire. Se quieren desde hace 30 años. Sus nietos los llenan de alegría. Están orgullosos de sus combates sindicales y políticos... Esta felicidad estallará en pedazos junto con su contraventana por culpa de dos hombres armados y enmascarados que les golpean, les atan, les arrancan sus alianzas y se fugan con sus tarjetas de crédito.
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
El BOE publica los recortes en Educación, pero no las medidas sanitarias
El texto oficial detalla otras sobre regulación del sector de hidrocarburos o un real decreto para la conservación de las razas ganaderas.
Publicidad