Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Oarsoaldea-Buruntzaldea

Gaur hasiko da haur ikuskizun batekin Usurbilgo Soinurbil astea

Igandera arte musika eskola, abesbatza eta banda baten emanaldiak daude

a.m. - Martes, 20 de Marzo de 2012 - Actualizado a las 05:27h

  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Usurbil. Zumarte musika eskolak Usurbilgo Udalarekin elkarlanean antolatuta, Soinurbil musika astea ospatuko da gaurtik igandera arte.

Musika ardatz nagusia den arren, ikuskizun, abesbatzak eta eskolen emanaldiak ere egongo dira.

Gaur, Sointek taldearen Musika tresnen fabrika obra eskainiko da Sutegin 18.00etan. Emanaldia hamar urte bitartekoei zuzenduta dago. Sarrerak salgai daude bi eurotan Oiardo kiroldegian.

Bihar organo erakustaldia egongo da, Salvatore Elizan, 18.30ean. Ostegunean Loatzo eta Zumarte eskolen emanaldia izango da. Ostiralean Demode Quarteten txanda izango da (sarrerak salgai daude sei eurotan). Larunbatean Donosti Ereski abesbatzaren kontzertua izango da eta igandean Alai Garinoaingo musika bandak kalejira eta kontzertua eskainiko ditu.

votos comentarios
  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902