Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias
Kamerarik gabe

Oroitzapenetik egia dator

maddalen iriarte - Jueves, 23 de Febrero de 2012 - Actualizado a las 05:27h

aurten beteko dira 75 urte Durango eta Gernika bonbardatu zituztela. Populazio zibilaren aurka sekula egindako hondamendi handienaren modura ezagutu dugu urtetan Gernika, ahaztura isiltasuna eta gezur askoren ostean. Sarraski hura "gorriek" egin zutela askotan esan ondoren. Eta horiek guztiak gaindituz, Durangon gertatutakoak aldarrikatu ditugu eta apurka Bizkaiko beste 34 herritan gertatutako sarraskiak jaso eta oroitzeko moduan gaude orain. Bizkaia, suntsitu egin zuten tropan frankistek, hemengo eta hango abiazio faxistaren laguntzaz. Gizon, emakume eta haurrak hil zituzten eta heriotz haiek gezurrez estali zituzten eta isiltasunaren zuloan sartu nahi izan zituzten, beldurra barreiatuz.

Eta oso pixkanaka, hura bizi izandakoen kontakizunak berreskuratuz, gertatutakoaren egia zintzurrean ezin irten zutenen hitza jasoz, herriz herri ehunka gizon emakumek egindako lanari esker, orduan gertatutakoaren memoria berreskuratzeko moduan gaude. Duela egun gutxi ikusgai izan da Zerutik sua dator filma eta atzo bertan Bizkaiko ahaldun nagusiak haren berri eman zuen, bonbardaketen urteurrenak gogoratzeko erabiliko baita isiltasunaren ahaztura gainditzeko bide modura eta memoria aktiboa pizteko.

Garaile eta garaituen arteko gerra amaiera kontatu ziguten eta gainera irabazleek inolako errurik ez zuten herritarren jardunaz gezurra esan eta barreiatzen saiatu ziren. Historia aldatu, idatzi eta zabaldu egin zuteni urte luzez. Baina ona da jakitea ia beti egia egoskorra dela, egoskorrak direla eta iraun egiten dutela euren azalean injustizia bizi izan duten gizon emakumeen oroitzapen eta minak. Komeni da PP-ren ponentzia politikoa irakurtzea, historia aldatzeko eta Espainiaren batasun ukitu ezina lortzeko ahaleginak egin omen dituztenen inguruan dioenaz. Esanguratsua da.

Amaitzeko atzo Bilbaok egindako beste hitz batzuk: "Gerra irabazi zuten baina ez dute gure herriaren etorkizuna garaituko".

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902