Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Ane Undarraga - Miércoles, 22 de Febrero de 2012 - Actualizado a las 08:30h
votos
comentarios
(R. Plaza)
Vista:
donostia. Twist (Susa Literatura) abenduaren 1ean kaleratu zen, eta ordutik hiru hilabete pasatu direnean publikatu osteko etapaz hitz egiteko txanda iritsi da. Idazle lasartearra bihar egongo da Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan (19.30-ean) irakurle artean gogoetak elkarbanatzen.
Hilabete pasatxo duen zure kumeak nolako harrera izan du? Ez nago kexatzeko moduan. Hasieratik egon zen liburua irakurtzeko gogoa edo irrika. Eta jendeari gustatu zaio. Hasierako irakurraldi eta komentario horiek nik neuzkan hainbat susmo baieztatzera etorri dira, senak esaten zizkidanak. Nire-tzako kuttunak ziren pasarte, pertsonai edo gai batzuk benetan irakurleek ere horrela hartu dituztela baieztatzera, eta alde horretatik pozik nago.
Mardula, iradokitzailea, sakona, topikoetatik ihes egiten duena Zer gehiago diote irakurri dutenek? Orokortuz esango nuke bi irakurketa mota egon direla. Batetik, literatur zale edo amorratuenei hasiera zoro, gogor eta gordin hori gustatu zaie. Hala ere, kontatzen diren istorioak gogorrak eta gordinak izan arren, badago humanismoaren aldarrikapena. Eta gero, bigarren kapitulutik aurrera, nobela konbentzionalago bat hasten da. Generoko nobela bat tarteka politikaz ere ari dena. Eta beste irakurle mota bati zati horretatik aurrerakoa gustatu zaio, nobela narratiboago edo konbentzionalago hori.
Literatur solasaldietan esaten denak baldintzatzen al du idazlearen lana? Idazleak eta guztiok, baina idazleok gure lanbidean, dirudiena baino iragazkorragoak gara, porosoagoak. Edozein iritzik du guregan eragina, ez bakarrik kritikek edo komentarioek. Gero egiten dugu operazio erlatibizatzailea. Gogoan dut garai batean solasaldietan nire liburuekin asko gertatzen zitzaidana: jendeari ez zitzaion bukaera gustatzen. Eta hori behin baino gehiagotan errepikatu zenean eragin egin zidan: burua ispiluan jarri eta zer gerta-tzen den esan. Hortik abiatuta erdi idatzita daukat saio bat bukaerei buruz eta fikziozko nobela bat izango da. Ez dakit noiz aterako den, baina aurreneko txinparta hori, irakurleen klubetako jendearen ispilutik dator.
Kasu horietan idazlea esatera ala entzutera joaten da? Bietara. Kuriositatearekin joaten zara. Jendearen interpretazioak harritu egiten zaitu eta hori polita da. Beharbada gehiegi pentsatu gabe egin zenuen zerbaiten atzean zuk ikusi ez duzun istorioaz konturatzen dira eta teorizazio bat egiten dute. Eta hori beti da polita. Azkenean liburuak idaztea genero bat da, baina liburuei buruz hitz egitea ere genero bat da. Eta hori nik ere gustuko dut, ez nire liburuekin bakarrik, baita nire gustuko autoreen liburuez hitz egitea ere. Gozamena da.
Eta literatur zalea ausartzen da pentsatzen duena esatera? Orokorrean jendea oso edukatua da. Hor badago funtsezkoa den zerbait. Jendeak ulertzen du zuk lan handia egin duzula eta ordu asko pasa dituzula. Orduan gustuko ez dituzten gauzak seinalatzen dituzte, baina modu oso eraikitzailean. Sekretua da zure azken liburuari buruzko iritzia hurrengo liburua ateratzen duzunean ematen dizutela; hau da, konparazioa egiten dute. Hau bai gustatu zaidala! Eta hortik ateratzen duzu ideia, beharbada aurrekoa ez zaiola horrenbeste gustatu. Egia da azken liburuari buruz gehiegi larru-tzera ez direla ausartzen.
Beraz, solasaldietako idazle-irakurle harremanak sektorea pizten laguntzen du. Erabat. Eta ez hori bakarrik. Azken hamar urteotan euskal kulturan sortu den fenomenorik interesgarriena, dudarik gabe, hori izan da: irakurle txokoak edo solasaldi edo tertulia hauek sortzea. Ez dira hiruzpalau, ez ditut kontatu, baina hor tesi baterako gaia dago. Jarraikortasun batekin lanean ari den jendea dago, etengabe elkartzen dena. Eta horri esango nioke euskal literaturako kaxa beltza edo nukleo gogorra.
Eta sare sozial digitalek zein ekarpen egin diote literaturari? Irakurle klubekin hor egiteko lana dago oraindik. Aurreneko gauza da talde bat elkartzea: Donostian, Larrabetzun edo Bilbon. Eta bigarren pausua talde ezberdin horien artean harremana sortzea litzateke. Uste dut hori artikulatzea lortzen bada, oso pausu garrantzitsua izango dela.
Zerorrek egiten diozu ekarpena talde honetako egunkarietako gehigarriari. Gustura ari zara hitzez 'Ortzadar' koloreztatzen? Bai, oso gustura. Gainera jarritako gaia idazten dut, baina tranparekin. Azken finean gaia Miren Agur Meabek eta biok jartzen dugu eta oso ariketa polita da. Gai beraren inguruan batak eta besteak zer idazten duen jakiteak kuriositatea sortzen du. Saiatzen zara berak idatzi duena aurreikusten eta asmatzen duzu edo ez. Irakurle-idazle arteko konfrontazioan bezala gertatzen da hemen ere. Benetan ariketa polita da.
Zure gogoetak elkarbanatzen jarraituko duzu, seguru. Orain non jarri duzu hurrengo istoriorako konpasaren marka?Egia esan, orain, konpas bat baino gehiago ditut irekita. Hiruzpalau komikiaren munduarekin zerikusia daukatenak eta gero nobela labur bat ere badaukat, nahiko erdi bukatua. Gezurti bati buruzko istorioa da, gezurra bere bizitzako motor bihurtzen den pertsonaia bati buruzko lana.
Gracias por su comentario
Publicidad
18:21
18:06
17:48
17:32
El PSOE quiere que la Iglesia pague el IBI por pisos, garajes y lonjas
Existe una "exención legal" del impuesto municipal referida sólo a los lugares de culto.
17:29
17:29
Publicidad
¡Quién no quisiera un gato así de mascota! Este pequeño minino dedica a su compañero perruno un auténtico masaje que lo lleva a un placentero sueño, con ronquidos incluidos. Para que luego digan que perros y gatos no se llevan bien.
Publicidad