Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
XABIER EUZKITZE - Domingo, 19 de Febrero de 2012 - Actualizado a las 05:29h
votos
comentarios
donostiako gaueko lokal ezagun batean izan berri gara, ETBko Bisitaria saio berrirako grabaketa bat egiten. Batzuk pianistaren laguntzaz kantatzera joanak ziren, besteak dantzara, edo tragoxka bat edanez besteen kanta eta dantzez gozatzera. Jabearen baimena aurrez lotua genuen, baina bertan zeudenena ere ezinbestekoa zen, leku pribatua izaki. Banan-banan baimenak eskatu eta lortzen ari ginela, laurogei bat urteko gizon batengana heldu ginen. Erabat ikaratu zen gizona. "Ezkonduta nago, baina beste emakume batekin etorri naiz. Emazteak telebistan ikusten banau, akabo!". Taldekideon artean irriari eutsi ezinik arazoa nola konpondu deliberatzen ari ginela, berriz hurbildu zitzaigun gizona, zein TB katetarako ari ginen galdezka: "¿ETB 1? ¿La vasca? ¡Entonces no hay problema alguno!". Gure galai gaztearen emaztea ez da, antza, gure ikusle leial. Algaraka utzi gintuen aitonak.
Salatari arriskutsuagorik bada bazterretan. Zarauzko gazte bi, Labi eta Xaporra, salaketa anonimo bategatik daude espetxean. Terrorismoaren apologia egin omen zutelako. Ez dago froga grafikorik, ez dago grabaketarik. Norbaitek esan zuen bi gazte horiek terrorismoa goratu zutela, eta epaileak sinetsi. Errugabetasun-presuntzioa antzarak ferra-tzera. "Izan gaitezen praktikoak!", pentsatuko zuen epaileak. "Bi gazte hauek duten borroka itxurarekin, ziur salatzaileak egia dioela". Xaporra Ertzaintzak ongi babesturik ekarri zuen lehengo asteartean Zarautza, semea ezagut zezan. Pare bat ordu etxekoekin igaro ondoren, berriz ere kartzelara. Justizia izenekoak beldurra ematen du horrelakoetan. Edozein salatzaile anonimok eraman zaitzake ziegara.
Ertzaintzak, Xaporra babestu beharraren beharrez, lanean ari zen kazetari bat jipoitu zuen, ez si eta ez no. "Esto hacemos con la prensa". Eta horrek ere beldurra ematen du.
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Gipuzkoa suma ya 14 tramos del Tren de Alta Velocidad en obras
Comienzan las obras del en el tramo Ezkio-Itsaso donde construirán una estación que conectará con Navarra
Arriola ha subrayado genera anualmente en los tres territorios vascos 7.000 puestos de trabajo
El Gobierno limita por ley a 105.000 euros el sueldo de directivos públicos
Reducirá entre un 25% y un 30% el sueldo de todo el sector público empresarial
"Donantes de memoria" denuncian las atrocidades del Franquismo
Más de 200 cintas grabadas y 12.000 kilómetros recorridos
Canal+ Francia vuelve a la carga: Wert... ¡toma cocaína!
El programa de humor 'Le Petit Journal' responde a la polémica generada en España y bromea con el Ministro de Cultura. "Nos llama xenófobos mientras se limpia la nariz con un pañuelo".
Publicidad