Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gernika: Askatasuna, Bakea,… Estatua

Jueves, 16 de Febrero de 2012 - Actualizado a las 05:26h

  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Cartas a la Dirección

Antzua esaten zaio euskaraz "fruiturik, umerik edo dagokiona ematen ez duenari"; politikaren kasuan, berriz, helburu politikoa lortzeko ezertarako balio ez duen edo eraginkor ez den jokaerari. Pentsalari berde, heldugabe zentzuan, batzuek Gernikaren indar sinbolikoa goratzeko Euskal Herria osoa bildu izan duen Estatalitate nafarraren gutxiespena egiten saiatzen ari dira; antzutasuna?, ez, ergelkeria. Esaten dutenez: "Euskal Herriaren oraina ulertzeko iragana behar dugu, baina Euskal Herriaren etorkizuna erabakitzeko, oraina". Kristo jai omen zeneko garaian, txortan egin gabe umeak sortzen zirela sinestearen pareko kirtenkeria da hori. Honakoarekin, berriz, euskaldunon zentzumenari, sen onari eta heldutasunari iseka egin nahi diote: "Batzuek duela bost mendeko gudarien atzean ezkutatu nahi dituzte azken bost hamarkadetako heroiak".

Gernikako bonbardaketa Espainiaren Estatu batasuna helburu politikoa duten nazionalista espainiarren aldetik euskaldunok jasan dugun enegarren gizateriaren aurkako krimena izan da. Jakina denez, lehenago ere egin izan dizkigute halakoak: 1512ko inbasioa, 1521eko Noaingo sarraskia eta abar, eta abar. Nafar-euskaldunok ez dugu heroi sindromerik izan historian zehar. Geure herriaren independentzia defendatzeko eta kendutakoan berreskuratzeko borrokatu izan gara beti, ez heroi izateko. Orain dela 800, 500, 100 urte Euskal Herriaren alde bizia eman zutenenak ez badu balio "etorkizuna erabakitzeko", zergatik balio behar du azken hamarkadetan ibili direnenak? Hurrengo belaunalditako "oraina" euren oraina izango denez, zer esan nahi duzue? Gaur guk egiten duguna ez zaiela ezertarako balio izango? Batzuek ezkutatu nahi dituzten azken bost hamarkadetako heroiek egindakoa alferrik izan dela?

Zuen ustez "1512-2012 datekin urtebete daramagu (…) eta bien bitartean, oharkabean doa Gernikako bonbardaketaren 75. urtemuga". Zentzua galdu arte bihurritzen duzue gure herriaren historia, herri berberari estatu berberak egin dion bortxakeria dela azpimarratu beharrean, orain dela 75 urtekoa oraina dela eta 500ekoa alferrikako iragana dela esaten duzuenean. "Nafarreria sukar ustela izan da, zinez." esaten duzue. "Odol berritzea behar lukeena, odolustea izan da" zuen iritziz, "Me cago en el V Centenario" ere badiozue; baina, Espainiarrek Nafarroa Garaia eta Behe Nafarroa inbaditu zutela gogoratzen duen V. mendeurrenaren gainean kaka eginez, Gernikaren gainean ari zarate gorotza botatzen. Utikan!, txoropitoak.

Beñi Agirre

votos comentarios
  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902