Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Jexuxmari Alberdi Urretxuarra alaba nagusiaren pausoak jarraituz hasi zen bertsotan eta jada sari batzuk irabazi ditu
Asier Zaldua - Domingo, 12 de Febrero de 2012 - Actualizado a las 05:28h
votos
comentarios
OHIKOENA seme-alabek gurasoengandik ikastea eta euren pausoak jarraitzea da, baina ba-tzuetan kontrakoa ere gertatzen da. Jone Alberdi gazte urretxuarrak makina bat bertso lehiaketatan sariak irabazi ditu eta bere aita, alaba gustura ari zela ikusirik, bertsoak idazten hasi zen. Arrakasta handiz, gainera: Iparragirre sarietan aipamen berezia emango diote datorren ostiralean.
Alberdik Urretxuko Udalarentzat lan egiten du eta aspalditik da bertsozalea: "1986ko txapelketa izan zen jarraitu nuen lehena. Kanporaketa bat Urretxun jokatu zen, kiroldegian, eta antolaketa lanetan lagundu nuen. Elosura bilera batera joan nintzela eta bertan Laxaro Azkune ere izan zela gogoratzen dut. Saio hura medio, txapelketa osoa gertutik jarraitu nuen eta finalera ere joan nintzen".
Bestalde, 1991-1995 legealdian Urretxuko Udalak, Pello Akizu Kultura zinegotzia zela, bi bertso ikastaro antolatu zituela gogoratu du: "Bietara joan nintzen. Batean Euxebio Igartzabal izan zen irakasle eta bestean, Mikel Mendizabal".
Egun ez da saio askotara joaten: txapelketa nagusiko batzuetara, Zumarragan Luzio Gabiriaren omenez antolatzen denera, Martxoan Bertsoa ekimenekoetara... Duela hamar bat urte Zintzo Mintzo elkarteak Urretxu eta Zumarragako bertso eskolari bultzadatxoa ematea erabaki zuen eta berak, elkarteko kidea izanik, Jone alaba nagusia bertso munduan murgiltzera animatu zuen. "Alaba nagusiak urte asko eman zituen bertso eskolan, baina bat-batean aritzea ez du gustuko eta utzi egin zuen. Dena den, bertsoak idazten jarraitzen du. Txikiak, Elenek, bi urte daramatza bertso eskolan. Egia esan, ilusioa egiten dit eurak bertsotan egiteak", kontatu du.
Bere ustez, haurrentzat oso onuragarria da bertso eskolara joatea: "Bertsolaritza oso tresna ona da ahozkotasuna eta euskara lan-tzeko. Baita bizitzan sortzen diren arazoei aurre egiteko ere: azkar erantzuten ikasteko balio du".
Hala, bertsoak idaztea erabaki zuen. "Duela bospasei urte hasi nin-tzen. Ondoren lehiaketetara aurkeztea erabaki nuen. Ez nion inori esan", aitortu du. Dagoeneko Ordizian, Beasainen eta Mungian sariak lortu ditu. Lehena Bizkaikoa izan zen: "Etxera deitu zuten saria irabazi nuela jakinarazteko eta etxekoek sekulako sorpresa hartu zuten".
Sekretua agerian gelditu zen, baina alabek eta berak bertsoak bakoi-tzak bere aldetik egiten jarraitzen dute: "Isilean aritzen naiz. Gorka Azkarate Urretxu eta Zumarragako bertso eskolako irakasleak ariketa liburua eta hiztegi errimatua eman zizkien ikasleei eta horiek erabiltzen ditut bertsoak idazteko".
gaiak
Umorea gustuko
Gaiei dagokienez, umorea atsegin du. "Askotan, txisteak edo posta elektroniko bidez heltzen zaizkidan xebrekeriak hartzen ditut gaitzat. Iparragirre sarietan aipamen berezia lortu duten bertsoek ere txiste bat dute oinarri", azaldu du.
Iparragirre lehiaketako aipamen berezia bere herrian lortu duen lehen saria da eta ilusio handia egin dio, noski. "Gainera, lehen saria lehiaketa guztietan parte hartzen duten bi errenteriarrek jasoko dute. Nire izena horienaren ondoan azaltzea gauza handia da", aipatu du.
Etorkizunera begira, orain arte bezala jarraitzeko asmoa du. Aurki Urretxu eta Zumarragako Martxoan Bertsoa txapelketa hasiko da, baina ez du bere burua bertsoak bat-batean botatzen ikusten. Saioak ikustera joango da: "Inork ez nau sekula parte har-tzeko tentatu, baina egia esan ez dut neure burua bat-bateko saioetan ikusten. Bertso idatzietan pentsatzeko denbora dago, errima hiztegiaren laguntza... Martxoan Bertsoa lehiaketan parte hartzen dutenek sekulako meritua dute eta inbidia apur bat diet".
Bere emazteak, ordea, ez du inbidiarik sentitzen: bera da etxean bertsotan egiten ez duen bakarra eta hala jarraituko duela dirudi. "Ez da oso zalea, baina sari banaketetara gurekin etortzen da", amaitu du Jexuxmari Alberdik.
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
El abaratamiento del despido afectará a todos los contratos
OPINA: ¿Crees que el abaratar los despidos contribuirá a crear empleo?
Txomin Jauregi (Donostia, 1978, @TxominDD). Persona todoterreno a la que le encanta idear proyectos. Hoy hablamos con él de muchas iniciativas.
Publicidad