Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Deialdi irekia Gezalan 19.00etan izango da
Ideiak oso harrera ona izan duela dio Udalak, iaz azaldu zen lehen aldiz eta 30 pertsona apuntatu dira
Aitziber Muga - Domingo, 12 de Febrero de 2012 - Actualizado a las 05:28h
votos
comentarios
Lezo. Herri baratzen ekimena aurkeztuko du Lezoko Udalak datorren asteazkenean 19.00etan Gezala auditoriumean. Iaz ospatutako Kontsumo Arduratsuaren Azokan azaldu zen lehen aldiz proiektua eta, Udalaren esanetan, oso harrera ona izan zuen. Izan ere, 30 bat pertsona baino gehiagok eman zuen izena bertan parte hartzeko.
Gezalan egingo den bileraren helburua herritarrei ekimen horren nondik norakoak jakitera ematea da: nork har dezakeen parte, nolakoa izango den baratzen funtzionamendua eta parte-hartzaileen antolaketa, zeintzuk diren proiektua martxan jartzeko aurreikusten diren ekintzak eta abar. Interesa duen orori bilerara joateko deialdia egin dio Udalak.
Udalak gogorazi duenez, egitasmo hori proposatu zuen lezoarrek baratza edukitzeko aukera izateko. Lur eremurik ez duten lezoarrei baratza edukitzeko aukera eman nahi zaie ekimen honen bidez. Aisialdirako beste alternatiba bat eskaintzen da baratzen bidez, onura asko dituen aktibitatea baita. Gainera, autokontsumoa bultza-tzen du.
Bestalde, ingurumenarekin lotutako helburuak ere baditu, hala nola txabolismoa eta lurraren erabilera desegokiari aurre egin eta nekazaritza ekologikoa bultzatu.
Herri-baratzak San Pedro auzoan (Pysbe) egokitzea aurreikusten da. Herrigunetik oso gertu dago eremu hori, eta, aldi berean, landa eremuarekin mugan. Lurraren ezaugarriak egokiak dira eta, gainera, orain dela hamarkada gutxi arte, inguruan baratzak zeuden.
Bertatik Olatzar erreka igarotzen da eta parketxo bat dago. Horrek guztiak aisialdirako eta ingurumen balio handia dauka. Parkea eta baratza eremua bateratzea da proiektuaren helburuetako bat.
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
El abaratamiento del despido afectará a todos los contratos
OPINA: ¿Crees que el abaratar los despidos contribuirá a crear empleo?
Txomin Jauregi (Donostia, 1978, @TxominDD). Persona todoterreno a la que le encanta idear proyectos. Hoy hablamos con él de muchas iniciativas.
Publicidad