Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Iraurgi Cup kirol klubak I Mus Txapelketa antolatu du larunbaterako Kiruri jatetxean

Bikote irabazleak 800 euroko saria jasoko du eta izena larunbatera arte eman daiteke

J.L. - Jueves, 9 de Febrero de 2012 - Actualizado a las 05:27h

  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Azpeitia. Iraurgi Cup Kirol klubak bere lehenengo Mus Txapelketa antolatu du datorren larunbaterako Azpeitiko Loiola eremuan kokatuta dagoen Kiruri jatetxean.

Txapelketa 15.30ean hasiko da eta bertan nahi duten bikote guztiek izango dute parte hartzeko aukera. Hori bai, horretarako txapelketa hasi baino lehen eman beharko dute izena Kirurin edo info@iraurgicup.com helbide elektronikora idatziz. Bikote bakoitzak 30 euro ordaindu beharko ditu izena ematean.

Sari potoloak Iraurgi Cup Kirol klubaren I Mus Txapelketa irabazten duen bikoteak 800 euro, txapelak, garaikurrak eta datorren denboraldian Realeko partidak Anoetan ikusteko bi sarrera eskuratuko ditu sari gisa.

Bigarren sailkatuek, berriz, 400 euro eta Bodegas Olarrara bi pertsonentzako bisita (bazkaria barne) irabaziko dute; hirugarren postuan sailkatutakoek, 150 euro eta bi txuleta; eta laugarrenek, 50 euro eta bi lagunentzako afaria Kiruri jatetxean.

Edonola ere, lehiaketaren inguruan informazio gehiago eskuratu nahi duenak www.iraurgicup.com webgunea begira dezake.

votos comentarios
  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902