Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias

'Lucio' dokumentala eskainiko dute gaur arratsaldean Egiako kultur etxean

egia bizirik

auzo elkarteak antolatu du doako emanaldia 19.00etatik aurrera

n.g. - Miércoles, 8 de Febrero de 2012 - Actualizado a las 05:27h

Donostia. Egia Bizirik auzo elkarteak ohiko zineforumarekin jarraituko du gaur arratsaldean eta beste pelikula bat ikusteko aukera emango die auzotarrei. Oraingoan, Lucio luzemetraia eskainiko du.

Ohi bezala, auzoko kultur etxean izango da saioa, hitzaldi aretoan, 19.00etatik aurrera. Sarrera doakoa izango da.

Pelikula ikusteaz gain, ondorengo solasaldian parte hartzeko aukera ere izango dute bertara-tzen direnek. Filmaren xehetasunei buruz hitz egiteko Lucioren zuzendarietako bat izango da Egian, Jose Mari Goenaga, hain zuzen ere.

Goenagak Aitor Arregirekin batera zuzendu zuen zintak Goya sarietan izendapena lortu zuen 2007an, dokumentalen kategorian. Lucio Urtubiaren bizitza konta-tzen du pelikulak, 70 urteko igeltsero eta anarkista dena. Txikitatik beti injustizien aurka nola borrokatu duen agertzen du luzemetraiak.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902