Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Miércoles, 8 de Febrero de 2012 - Actualizado a las 05:26h
votos
comentarios
Cartas a la Dirección
URTARRILAREN 31n Getariako aurrekontuei lehenengo onespena eman zitzaien Bildu eta Aralarren aldeko botoei esker. Euzko Alderdi Jeltzalekook abstenitu egin ginen, gurekin ezertarako ez kontatzeaz gain, herritarren beharretatik urrun ikusten ditugulako. Kalkulagailua eskuetan hartu eta sarrerak eta gastuak parekatzea besterik ez dute egin. Langabeziaren arazoren aurrean, gaurko egoerarik gordinenean partidarik ez sartzea, onartu ezin dugun arrazoi nagusia izanda ere, sinatuta dauden kontratu batzuk aurrekontuan jaitsi egin dituzte beraiekin landu eta negoziatu gabe, eta bitartean arkitektoari bere soldatatik aparte, aholkularitza zerbitzu berria ezarri diote, zeregin hori beti soldataren barruan joan denean. Zergatik da bada udal arkitektoa? Artzape aldizkariarentzako partida %100 igo dute, ez dakigu, euskara eta aldizkaria bera salbatzeko edo euskararen aitzakian beraien soldata ziurtatzeko. Kasualitatea izango da Bilduko bi zinegotzi aldizkarian lanean aritzea. UEMA elkarteko kontuekin gauza bera, euskara erabiltzen dute Getarian egoera larrian egongo balitz bezala, eta zorionez %90etik gora euskaraz hitz egiten dugu; hori bai, arkitekto euskalduna eta laugarren hizkuntza eskakizuna zuena kaleratu eta erdalduna eta jubilatzeko aukeran dagoena kontratatzen dute. Aldundiari bueltatu behar zaion diru kopuruaz ere ez dira garbi jokatzen ari, izan ere bueltatu beharrekoa azkenean gehiago izango da eta horrek utziko duen zorra denon patriketatik ordaintzea tokatuko zaigu, aurretik lanak behar bezala egin ez direlako. Inbertsioen kasuan, berdin. EAJk negoziatu eta lortutako 200.000 euro sartu dituzte aurrekontuetan. Guk haurreskola egiteko negoziatu genuen diru kopuru hori Sahatsagako etxeekin batera obra hau bukatzeko. Aralar alderdiaren lehentasuna, itxura batean, haurreskola egitea omen zen; orain dakigun gauza bakarra da ez dela egingo. Inbertsioak bultzatu egin behar dira, gaurko egoerak hori eskatzen duelako, baina Bildu eta Aralarren gaitasun ezagatik lehendik zeuden 200.000 euro horiek bakarrik erabiliko dituzte. Diru laguntzak? Partida hau hirukoiztea izango zen normalena, behar diren ateak joaz eta diru laguntzak eskuratuz, beti egin den moduan, baina keba... ezta hori ere.
Andoni Aristi Ibarra
EAJko zinegotzia Getariako Udalan
Gracias por su comentario
Publicidad
18:21
18:06
17:48
17:32
El PSOE quiere que la Iglesia pague el IBI por pisos, garajes y lonjas
Existe una "exención legal" del impuesto municipal referida sólo a los lugares de culto.
17:29
17:29
Publicidad
Con cuatro años, le obligan a caminar en calzoncillos por la nieve
El padre del niño se ha defendido afirmando que intentaba enseñar a su hijo, que nació prematuro y con problemas de salud, a ser duro
Publicidad