Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
El Pilar ikastetxea itxi zenetik Elgoibarko Herri Eskolak gero eta ikasle gehiago ditu. Horregatik, Kalamua Guraso elkarteak ikasle guztien gurasoak animatu nahi ditu abiatu dituen proiektu berriak eta eskuartean dituen etorkizunerako egitasmoak herri osora zabaltzen laguntzeko
Jabi Leon - Martes, 31 de Enero de 2012 - Actualizado a las 05:27h
votos
comentarios
(Jabi Leon)
Vista:
Elgoibar. Esther Alonso eta Andrea Arriola Elgoibarko Herri Eskolako Kalamua Guraso elkarteko kideak dira eta azken hilabeteotan borondatezko lan handia egiten ari dira taldeko beste kideekin batera. Egunkari hau beraiekin elkartu zen atzokoan, beti ere, ordezkatzen duten elkartearen helburuak eta proiektuak ezagutzeko.
Kalamua Guraso elkartea indarberrituta dator eta hainbat ekimen antolatu ditu datozen hilabeteetarako. Zeintzuk nabarmendu ditzakezue?
Hasteko, ate irekien jardunaldia antolatu dugu datorren larunbaterako, nahi duten guraso guztiek zentroaren instalakuntzak eta hezkuntzako eskaintza ezagutu ahal izateko. Jardunaldia jai giroan burutuko da eta 11.00etan izango den hitzaldi baten ondoren jolasak, tailerrak, bazkaria, pailazoak eta bestelako ekintzak egongo dira; haur, guraso, irakasle eta Atxutxiamaika aisialdi taldeko hezitzaileen partaidetzarekin. Herritar guztiak gonbidatuta daude bertara joateko.
Eta otsailean gurasoentzako hitzaldiak egongo dira, ezta?
Bai, hala da. Otsailaren 7an eta 14an Institutuko eta Herri Eskolako guraso elkarteen artean elkarlanean eta Udalaren laguntzarekin antolatzen ditugun hitzaldiak izango dira aurten ere, hamalaugarren urtez jarraian. Hitzaldiak 18.30ean hasiko dira kultur etxean eta nahi duten guraso guztiek dute bertara joateko aukera.
Zer nolako gaiak jorratuko dira aurtengo jardunaldietan?
Otsailaren 7an Luis Mari Zulaikak Eskola kirola, baliabide hezitzaile gisa gaia jorratuko du eta hurrengo astean Garbiñe Arrizabalagak Familia eta eskola, elkar arteko eginkizuna izenburuko hitzaldia eskainiko du.
Horretaz aparte, zein da Guraso elkartearen eginbeharra?
Elgoibar bi erroberatan irteera eta haur eta gurasoentzako mendi irteerak antolatzen ditugu, Elgoibarko azokan txosna bat ipintzen dugu urteko jarduetarako dirua lortzeko, Eskolako Kontseiluan ordezkaritza dugu zentroaren funtzionamendua eta asmoak gertutik ezagutzeko...
Gainera, ekimen berriak ere abiatu dituzue, ezta?
Bai, Kalamua Guraso elkarteko kideok iazko Liburuaren eguna aprobetxatu genuen haurrengana hurbildu eta ipuinak euren geletan kontatzeko eta aurtengoan ere jarraitu egingo dugu ekimen horrekin. Umeak emozionatu egin ziren eta gurasook, zer esanik ez! Bestalde, kalamua.wordpress.com web gunea eta kalamuaurtantak.wordpress.com helbidean kontsultatu daitezkeen blogak sortu ditugu, ikastetxeko informazioa eta argazkiak eta gurasoentzako interesekoak izan daitezkeen gaiak zabaltzeko. Ur tantak atal horren bitartez, nahi duten ikasleen guraso guztiek berdintasunaren baloreetan oinarritutako materiala jaso dezakete emailez, beste batzuren artean.
Nola baloratzen duzue ikasturte honetan martxan ipinitako zaintza zerbitzua?
Oso pozik gaude. Ikasturte honetara arte ikastetxeak ez zuen mota honetako zerbitzurik eta gurasoen beharrak ikusi ondoren Guraso elkarteak eskolako ordutegitik kanpo zaintza zerbitzua ezartzea erabaki zuen. Horrela, ume txikiak zentroan egon daitezke gurasoak lanean dauden bitartean. Zerbitzua 7.30etik 9.00etara eta 16.00etatik 18.00etara bitartean eskaintzen da eta ordu tarte horietan umeak haurreskoletan esperientzia handia duen neska batekin daude.
Edonola ere, ikastetxeko instalakuntzak txiki geratzen ari dira azken urteotan...
Bai, El Pilar ikastetxea itxi zenetik gero eta ume gehiago matrikula-tzen ari dira Herri Eskolan eta instalakuntzak handitu beharra dago. El Pilar ikastetxea ixtearekin batera ikasle gehiago izango zirela aurrikusita zegoen eta horregatik gela batzuk zatitu egin ziren gela gehiago atera ahal izateko. Hala ere, leku faltaren arazoari irtenbidea eman behar zaio ahalik eta lasterren eta eskolako eraikinak aukerak ematen ditu horretarako.
Eusko Jaurlarizako Hezkuntza sailak arazo horren gainean egongo da...
Bai, noski. Hezkuntza sailak aspaldi onartu zuen eskolaren beheko patioan gelak lortzeko proiektua baina oraindik ez da ezer egin. Gure proiektua Eusko Jaurlaritzak 2008-2012 eperako onartu zuen eta Hezkuntza publikoaren instalakuntzak hobetzeko plangintzan sartuta dago, baina obraren zain jarraitzen dugu.
Eta zer egin dezakezue?
Bilera bat eskatu dugu Hezkuntzako delegaritzarekin irtenbidea topatzeko baina hori heltzen ez den bitartean gela batzuk kanpoko patioan dauden bezalako moduluetan jarraitu beharko dute. Modulu horiek oso ondo daude baina patioari leku handia kentzen diete jolasteko. Bestalde, iaz musika gela kendu behar izan genuen umeentzako beste gela lortzeko eta aldaketarik ez bada agian datorren ikasturtean gauza bera egin beharko dugu liburutegiarekin.
Gracias por su comentario
Publicidad
18:21
18:06
17:48
17:32
El PSOE quiere que la Iglesia pague el IBI por pisos, garajes y lonjas
Existe una "exención legal" del impuesto municipal referida sólo a los lugares de culto.
17:29
17:29
Publicidad
Publicidad