Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
igandetan
eskainiko dute zinemapean ekimen berria
Sarrera doakoa izango da eta asteburu honetan hasiko dira emanaldiekin, 'Oroitarria' filmarekin
ainara lozano - Miércoles, 25 de Enero de 2012 - Actualizado a las 05:27h
votos
comentarios
Vista:
zarautz. Zarauzko Udaleko Kultura eta Hezkuntza sailek ekimen berri bat jarriko dute abian igande honetan. Zinemapean du izena hamabostean behin euskarazko pelikulak ikusteko aukera eskainiko duen eta Argia Emanaldiak eta Filmazpit egitasmoekin batera abiaraziko duten zine zikloak. Igandetan eskainiko dira dokumentalak eta filmak, 18.30ean, Sanz Enea kultur etxeko sotoan. Hala jakinarazi zuten atzoko aurkezpenean, Gari Berasaluze (Kultura) eta Karmele Alberdi (Hezkuntza) zinegotziek.
1978ko sanferminetako gertaeren inguruko dokumentalarekin hasiko da Zinemapean ekimen berria
"Euskaraz sortutako dokumentalak eta filmak edo euskarazko azpidatziak dituztenak izango dira guztiak. Sarrera doan izango da", nabarmendu zuen Berasaluzek. Honela, Euskal Herriko kultur etxe, areto, elkarte, erakunde eta gainerakoentzat udazkenean abiarazi ziren bi ekimenekin Zarauzko Udalak Zinemapean sortu du. Izan ere, Argia Dokumentalak eta Filmazpit egitasmoak dira ekimen berri honen ardatza.
Hilabete bakoitzean emango diren dokumentalak Argiak zehazten ditu, eta lan hori bera ematen da ekimenean parte hartzen duten herri guztietan. Hilabete bakoi-tzean, beraz, elkarte, kultur etxe, zineklub, taberna edo gaztetxe guztiek dokumental bera emitituko dute, "horrela lan bakoitzari ahalik eta zabalpenik handiena eta bateratuena emateko". Zarauzko kasuan, Udaleko Kultura eta Hezkuntza sailek heldu diote amuari, eta hilero emango da dokumental horietako bat, Sanz Eneako sotoan. Filmazpit berriz, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzaren Euskara Sustatzeko zuzendaritzak finan-tzatutako ekimena da, pasa den abenduan aurkeztu zena. Azken urteotako Zinemaldietan euskarazko azpitituluekin emandako filmak jasotzen ditu.
Igande honetan Oroitarria filmarekin hasiko da Zinemapean zikloa. 1978ko sanferminetako gertaera lazgarrien inguruko Ruben Marcillak zuzendutako dokumentalak zabalduko du egitasmoa. Urte hartan, poliziak Iruñeko zezen plazara sartu ziren eta istilu larriak izan ziren hirian. German Rodriguez hil zuten tiro batekin eta beste asko zaurituak izan ziren. Roncesvalles kalean, hil zuten leku berean, dago bere omenezko monolitoa. Ordutik Sanfermines 78 gogoan! ekimena borrokan dabil gertaera horiek direla eta justizia eskatuz.
· Urtarrilak 29. Oroitarria.
· Otsailak 12. Lucio.
· Otsailak 26. Pink Saris.
· Martxoak 11. Sahara Maraton.
· Martxoak 25. My neighbor my killer.
· Apirilak 15. Haizea eta sustraiak.
· Apirilak 29. Paris by night of the living dead.
· Maiatzak 13. Sagarren denbora.
· Maiatzak 27. Armadillo.
· Ekainak 10. Anuken egia.
· Ekainak 17. Stake Land. inon?
· Ordutegia eta lekua. Sanz Enea kultur etxeko sotoan, 18.30ean eskainiko dira dokumental eta film guztiak, doako saioetan.
Gracias por su comentario
Publicidad
17:29
17:29
16:37
14:05
13:31
13:21
Publicidad
Vera y Bengoa niegan la existencia de un "conflicto sanitario" y restan importancia a lo ocurrido
Los dos responsables de Sanidad se han reunido en la sede del ejecutivo vasco para analizar las quejas que se habían registrado en la zona de Bortziriak.
Publicidad